Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria

Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria
Kokalekua
Lurraldea  Araba
Eskualdea Zuia-Gorbeialdea
Udalerria Zuia
Auzoa Bitoriano, Beheko Auzoa
Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria is located in Araba
Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria
Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria
Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria (Araba)
Ezaugarriak
Garaia XVII. mendea
Oinplanoa angeluzuzen
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1996ko abenduaren 26a

Bitorianoko 17 zenbakia duen baserria Zuiako Bitoriano herriko Beheko Auzoan dagoen baserria da.

1996ko abenduaren 26an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Etxe bakarra da, herriaren mendebaldean dagoena, Gillernara doan bidearen bazterrean.

XVII. mendeko azken berrogeita hamar urteen barruan eraikitakoa da. Jatorrizko ezaugarri tipologikoei eusten die bai fatxada behinenean eta bai egurrezko egitura-sisteman ere.

Oinplano angeluzuzena du baserriak eta bi solairu. Idortegitxo bat du estalkipean. Bi isurialdeko estalkia du eta fatxada behinenarekiko perpendikularra da gailurra. Hegaldura handia duen teilatu hegalak jabaloi sendoak ditu oinarritzat.

Fatxadarik behinenak hegoaldera ematen du. Beheko solairuan harri-horma dago, inguruan harlanduak dituela. Sartzeko bi bao ditu baserriak:

  • erdialdekoak, etxebizitzara sartzekoak, beheratutako arkua du;
  • eskuinaldean kortetarako atea dago; ateburua du mentsulen gainean.

Ezkerraldean leihoa du, leihoburua duena; harlandua du inguruan.

Atzemandako lehenengo solairuak egurrezko eta adreiluzko fabrika du. Lau bao daude, baoburu eta guzti; lastotegirako atea da horietariko bat. Erdialdeko bi baoen gainean harrian landutako sareta bi daude, lore irudiak dituztenak.

Ezkerraldean etxola irekia du baserriak, biak daudela estalki berberaren pean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa