Bisarma lantza mota bat da, bere burdinak, alde batetik igitai edo sega erdi forma duena, hemendik marraza zorrotz bat irteten dena, bere adarrari paraleloan. Hitza, frantsesezko Guisarme hitzetik dator.

JatorriaAldatu

Esaten denez, bisarma, sega militar primitiboen eboluzioa da, hauek, aldi berean, nekazaritzako izen bereko tresnetatik zetozenak, eta, gainera, bere garapena Frantzia edo Ingalaterran eman zela -nazio hauetako espezialista bakoitzak bere buruari ematen dio, guisarme hitzarekin, frantsesen kasuan, edo Bill Hook hitzarekin ingelesenean- XI. mende inguruan.

Bisarma historianAldatu

Bisarma, ustez, hasieran espeka bidez erabilia izan zen, -hala diote nekazaritza tresnen antzeko forma duten adarrezko arma guztietaz-, baina XIV. mendeko ingelesen infanteria gorputzak eta frantziarren arkulariek erabili zutelako ezagun egin zen. Zentzu honetan, dirudienez, frantziar bertsioa (denbora batez, arkulariei guisarmier ere deitu izan zitzaien), zentzuzkoena da, arazo etimologiko eta itzultze arazoak baitaude formanitzeko ahodun adar armen familiarekin, Bill, Bill-hook, guisarme, bisarme, partisane, partisan, glaive, vougue, voulgue, fauchard, alabarda eta beste hainbat bezala. Horregatik, narrazio historikoetako batzuk beste arma mota bati erreferentzia egiten diote edo ez dira behar bezala itzultzen. Azken finean, arma hau, batez ere jada aipaturiko bi nazioetan erabili zena, oinezko tropen defentsa arma bezala balio izan zuen eta/edo arkulariena, eta kako eta ziri batean zetzan, bi metro inguruko adar bati lotuta zegoena, ez besterik.

MorfologiaAldatu

Orri "konposatu"zko adar arma honen ezaugarri nagusia, bere erabilgarritasuna da, krokatu eta bota kakoaren kasuan, eta eraso eta zauritzea ziriarenean. Hori izan zen bere lehen erabilera eta bere lehen eboluzioa. Beranduago, arantza txikiagoak gehitzen hasi ziren, bihurtutako ahotik irteten zirenak, kolpeetan heltzea ziurtatzeko -ezkutu eta armajantzietatik desbideratua irtetea- kalte handiagoa egiteko baino. Baina hau, ziri luzearen eta kakoaren jatorrizko forma aldatu gabe egiten joan zen.

Argiago uzteko, gaur egun, ingelesez, arma honi Bill-hook edo Bill-guisarme deritzola esan behar da, eta gainaldeko ziririk ez duenean "guisarme" izena uzten diote. Frantsesez, gehiago ezberdintzen dute euren jatorri morfologikoa, fauchard-faux de guerreetik dator (Gerrako segatatik), eta guisarme izena ematen zaio

Bere luzera "praktikoa"ri dagokionez, ohi, meleko adar arma hauek, gizon batek bere besoak jasota hartzen zuen altuera berbereko neurrikoak zirela esan behar da, lantza alde batetik bestera aldatzerakoan, bere luzerak bere erabileran trabarik egin ez zezan. Lantza hauek, hurrengo mendeetako formazio handiek erabiliko zituzten neurri handiko lantza luzeen aurrekari direla gogoratu behar da.. Horregatik, Behe Erdi Aroko infante baten batez besteko altuera kontutan hartuz gero (170 eta 180 zentimetro bitartean), arma mota hauek, bi metrotik gorako luzera izango zutela irteten da.

Kanpo estekakAldatu