Bird (filma)
Bird 1988ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidogileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako biografia filma bat da. Charlie "Bird" Parker jazz musikariaren bizitzan oinarritua dago. Forest Whitaker eta Diane Venora aktoreek antzeztu zuten.
Bird (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Bird |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, musika-filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 161 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Clint Eastwood |
Gidoigilea(k) | Joel Oliansky (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Clint Eastwood |
Konpainia ekoizlea | Malpaso Productions |
Edizioa | Joel Cox (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lennie Niehaus (en) |
Argazki-zuzendaria | Jack N. Green |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Soinu onenaren Oscar Saria 61. Oscar Sariak Les Fresholtz (en) , Dick Alexander (en) , Vern Poore (en) , Willie D. Burton (en) |
1988ko Soinu onenaren Oscar Saria (Les Fresholtz, Dick Alexander, Vern Poore eta Willie Burton) irabazi zuen.
Argumentua
aldatuCharlie "Bird" Parker (Forest Whitaker) jazz saxofono-jole bikaina izan arren, bizimodu nahasia izan zuen, drogen eta alkoholaren eragipean egon ohi baitzen.
Jazz club txiki batean jo ondoren, Parker etxera mozkoturik itzuli eta Chan emaztearkin (Diane Venora) eztabaidatuko du, gaindosia jasan eta ospitalera eramango dute. Ospitaleko zuzendariak (Arlen Dean Snyder) Parkerrentzat konponbide onena electroshocka ematea dela iritzi du, baina Chanek horrek bere senarrarn sorkuntza gaitasuna ezereztatuko duela pentsatzen duenez uko egingo dio.
Gerora, Charliek onera egin eta Chan emaztearekin ospitaletik aterako da, baina drogak bere bidean berragertu eta azkenean bere emazteak laga egingo du. Nahiz eta musikari gisa ospea, emanaldiak eta arrakasta lortu izan, Charliek ez ditu ez drogak eta ezta alkohola ere alde batera uzten lortzen.
Aktoreak
aldatu- Forest Whitaker: Charlie "Bird" Parker
- Diane Venora: Chan Parker
- Michael Zelniker: Red Rodney
- Samuel E. Wright: Dizzy Gillespie
- Keith David: Buster Franklin
- Diane Salinger: Nica baronesa
- Michael McGuire: Brewster
- James Handy: Esteves
- Damon Whitaker: Bird gaztea
- Morgan Nagler: Kim
- Arlen Dean Snyder: Heath doktorea
- Sam Robards: Moscowitz
- Penelope Windust: Bellevue Nurse
- Glenn Wright: gaixo alkoholikoa (Glenn T. Wright gisa)
- George Orrison: gaixoa
- Bill Cobbs: Caulfield doktorea
Kanpo estekak
aldatu- Bird filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)