Bildoski
Bildoskia, arkumekia edo axurikia bildotsaren okela da[1] 300 egun baino gutxiagoko animaliei dagokie, eta 5,5 eta 30 kilo arteko pisua izaten du (adinaren arabera); denbora hori igarota, ardiki esaten zaio. Espainiako gastronomian esneko arkumea jatea oso tipikoa da.
Bildoski | |
---|---|
ardiki | |
Ekoizpena
aldatu2011 | 2012 | 2015 | |
---|---|---|---|
Mundua | 8528 | 8595 | 9323 |
Txina | 2044 | 2045 | 2248 |
Australia | 517 | 554 | 721 |
Zeelanda Berria | 452 | 456 | 487 |
Turkia | 253 | 272 | 336 |
Iran | 272 | 275 | 314 |
Erresuma Batua | 301 | 275 | 302 |
Aljeria | 253 | 261 | 270 |
India | 247 | 242 | 232 |
Errusia | 171 | 173 | 187 |
Kazakhstan | 130 | 133 | 144 |
Nigeria | 172 | 123 | 143 |
Turkmenistan | 112 | 131 | 131 |
Espainia | 131 | 122 | 116 |
Frantzia | 115 | 113 | 108 |
Brasil | 84 | 85 | 90.3 |
Ameriketako Estatu Batuak | 69 | 72 | 70.6 |
Grezia | 92.7 | 92 | 64.6 |
Mexiko | 56.5 | 57.7 | 59.4 |
Argentina | 65.9 | 59.0 | 57.6 |
Indonesia | 46.8 | 44.4 | 44.5 |
Peru | 34.3 | 35.3 | 33.2 |
Alemania | 39.9 | 36.5 | 32.1 |
Txile | 11.2 | 9.6 | 9.06 |
Kolonbia | 4.48 | 3.19 | 2.19 |
Iturria: Helgi Library,[2] World Bank, FAOSTAT
Erlijioa
aldatuArkumeki purutzat (kosher) hartzen da, judaismoaren arabera jateko modukoa, erritu juduaren arabera sakrifikatzen bada (baina ez ardi-esnean kozinatua). Erlijio musulmanean ere haragi halala da, animalia erritu musulmanaren arabera sakrifikatu bada.
Kristauek arkumeki jan ohi dute Pazko egunean, hebrearrek Egiptotik irten aurretik jan zuten bildoskiri erreferentzia eginez, hauen odolak, euren seme nagusiak, aingeru sarraskitzailearengandik babestu zituelarik (Egiptoko hamargarren izurritea). Kristauentzat, bildotsak Kristoren sinboloa ere bada, "munduaren bekatua kentzen duen Jainkoaren bildotsa". Hala ere, praktika hutsa da, eta ez betebehar erlijiosoa.
Islamean, animalia honen sakrifizioak Eid al-Adha jaialdian Abraham profetak egin omen zuen sakrifizioa ospatzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «bildoski». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10.)
- ↑ (Ingelesez) HelgiLibrary - Sheep Meat Production. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |