Alonso Mudarra

musikagile espainiarra

Alonso Mudarra (Palentzia, Espainia, 1510 - Sevilla, Espainia, 1580ko apirilaren 1a) espainiar musikagilea eta bihuela-jotzailea izan zen.

Alonso Mudarra
Bizitza
JaiotzaPalentziako probintzia, 1510 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaSevilla1580ko apirilaren 1a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta gitarra-jotzailea
Genero artistikoaPizkundeko musika
Musika instrumentuavihuela (en) Itzuli

Musicbrainz: a5cfba77-467b-4339-8595-f2ee57b6fefb Discogs: 829982 IMSLP: Category:Mudarra,_Alonso Edit the value on Wikidata
Tres libros de música en cifra para vihuela liburuaren azala.

Biografia aldatu

Infantadoko dukearen zerbitzuan hezi zen Guadalajaran. 1547 urtetik aurrera, Sevillako katedraleko kalonje izan zen. 1546 urtean Tres libros de música en cifras para vihuela argitaratu zuen, bihuelarako dantzak, bariazioak, fantasiak eta glosak biltzen dituena. Kantuak, sonetoak, erromantzeak eta bestelako olerkiak ere idatzi zituen bihuela eta ahotserako; Josquin des Prés eta beste zenbaiten lanen transkripzioak ere egin zituen bihuelarako, eta gitarra-lan batzuk lau harizko musika-tresnetarako.

Erreferentziak aldatu