Biarritzeko Bandera Biarritzen jokatzen zen traineru estropada bat da.
Biarritzeko Bandera
|
Sorrera |
1986
|
Herria |
Biarritz, Lapurdi
|
Modalitatea |
lerrokatua
|
Garaipen gehien |
hainbatek (1)
|
Azken ekitaldia |
1996
|
Irabazlea(k) |
Illunbe
|
XIX. mendean, Biarritz turismo zentro garrantzitsua zen, eta garai hartan eskaintzen ziren ikuskizunen artean traineru estropadak zeuden, Hegoaldean bezalaxe. Estropadak jokatu ziren 1893 eta 1909 bitartean, urtero izan ez bazen ere.
- 1986an, Biarritzeko Turismo eta Festa Batzordeak estropada pilotu bat antolatu zuen, arraun federazioak patronizatuta.
- 1988an, I. Biarritzeko Udaleko Sari Nagusia antolatu zen.
- 1993an sortu zen Biarritzeko Bandera, Ur-Joko taldeak eta Euskadiko Arraun federazioak antolatuta.
- 1994ko ekitaldia Traineruen Euskal Ligarako baliagarria izan zen.