Beryl urakana 2024ko Atlantikoko urakan denboraldiko lehen urakana izan zen, eta bigarren izendun ekaitza. Inoiz erregistratutako 5. kategoriako Atlantikoko urakanik goiztiarrena izan zen. Ekainaren 28an sortu zen Cabo Verde urakan gisa, eta azkar hasi zen indartzen Atlantikoko ingurune tropikaletan pasa ahala. Uztailaren 1ean Carriacou uhartean lehorreratu zen, Grenadan, 4. mailako urakan gisa, eta kalte handiak eragin zituen. Karibe itsasoamn sartu zenean 5. mailako urakan izatera heldu zen, eta ondoren indarra galtzen hasi zen.

Beryl urakana
5. kategoriako urakan ()
Irudia
Motaurakan
Honen parte da2024 Atlantic hurricane season (en) Itzuli
Denbora-tarte2024ko ekainaren 28a - 2024ko uztailaren 9a
KokalekuOzeano Atlantikoa
Karibea
Mexikoko golkoa
Ameriketako Estatu Batuak
Yucatán penintsula
Southern Ontario (en) Itzuli
Quebec
Itsas Probintziak
HerrialdeaJamaika, Mexiko, Kaiman uharteak, Belize, Grenada, Saint Vincent eta Grenadinak, Barbados, Trinidad eta Tobago, Venezuela eta Ameriketako Estatu Batuak
Mantendutako gehienezko haizea269 km/h (145 kn)
Presio atmosferikorik baxuena934 hPa

Grenadako Carriacou eta Petite Martinique uharteetan kalte katastrofikoak eragin zituen eta Saint Vincent eta Grenadinak uharteen hegoaldean. Venezuelan hamar pertsona hil zituen, eta hainbat desagerrarazi[1][2]. Uztailaren 4ean 22 hildako kontatu ziren, eta mila milioi dolarreko galerak kalkulatu ziren[3][4].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Delcy Rodríguez resulta herida, "muy golpeada", tras caerle un árbol encima por el huracán Beryl» www.antena3.com 2024-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  2. (Gaztelaniaz) RDN3. (2024-07-02). «Coletazos del huracán Beryl deja cinco desaparecidos y 6 mil viviendas afectadas en Sucre (DETALLES)» RDN Red Digital Noticias | Portal de noticias verificadas, imparcial, comprometidos con la información veraz desde Venezuela para el mundo. (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  3. (Ingelesez) News, A. B. C.. «Hurricane Beryl strengthens back into a Category 3 storm as it nears Mexico’s Yucatan Peninsula» ABC News (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  4. (Ingelesez) «Hurricane Beryl lashes Jamaica as toll rises to 10» Shepparton News 2024-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).

Kanpo estekak

aldatu