Ireki menu nagusia

Bernard Lavilliers, jaiotza-izenaz Bernard Oulion (Saint-Étienne, Frantzia, 1946ko urriaren 7a -), frantses musikagilea da.

Bernard Lavilliers
Festival du bout du Monde 2011 - Bernard Lavilliers en concert le 6 août- 019.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Étienne1946ko urriaren 7a (73 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa chansona
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Barclay
IMDb nm0492079
www.bernardlavilliers.com
Bernard Lavilliers

BiografiaAldatu

Parisko kabaretetan hasi aurretik, hainbat lanbidetan aritu zen. Kabaretetan, berak sortutako abestiak edo beste egile batzuenak, hala nola Léo Ferrérenak, kantatzen zituen. Baina Brasilen egon ondoren, erabat aldatu zuen estiloa, han reggaea eta salsa aurkitu baitzituen.

Eragin handia izan zuten bere abestietan langile-giroan jaio izanak batetik, eta, bestetik, 1968ko maiatzeko gertaerek. Hori dela eta, bere testuek eduki politiko handia dute (Les Barbares, Bats-toi). 1980ko hamarraldiaren ondoren, Lavilliers bere garaiko lekuko arduratsu eta desengainatu gisa azaldu zen. Bere zalantzak azaldu zituen, eta, aldi berean, ezkerreko militanteen parte batek eragindako desengainua erakutsi zuen garai horretan.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Lavilliers