Vicente Moriones

sindikalista espainiarra

Vicente Moriones Belzunegi (Zangoza, 1913ko urtarrilaren 22a - Bilbo, 1970eko martxoaren 22a) nafar anarkista izan zen. Gerra Zibilaren ondoren Frantzian erbesteratua, Bigarren Mundu Gerran Pat O'Learyren zuzendaritzapean Ponzán taldean parte hartu zuen.[1] Naziek atxilotua, Vernet d'Ariège eta Buchenwald kontzentrazio-esparruetan izan zen.

Vicente Moriones
Bizitza
JaiotzaZangoza1913ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1970eko martxoaren 22a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Bigarren Mundu Gerra eta gero klandinistatera itzuli zen. 1947an atxiloturik, beste 18 urte eman zituen kartzelan. 1970ean hil zenean, CNTren idazkaria izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Antonio Téllez Sola. (1996). La red de evasión del grupo Ponzán: anarquistas en la guerra secreta contra el franquismo y el nazismo (1936-1944). Bartzelona: Virus ISBN 84-88455-29-1..
  2. Benito Bermejo & Sandra Checa. (2007-2-25). «Que sus nombres no se borren,»] El País Semanal.[Betiko hautsitako esteka]