Rothesay (Eskoziako gaeleraz: Baile Bhòid) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko herria da, Bute uharteko handiena. 2011ko erroldaren arabera 4.637 biztanle ditu.

Rothesay
Baile Bhòid
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaArgyll eta Bute
Posta kodeaPA20
Geografia
Koordenatuak55°50′11″N 5°03′18″W / 55.8364°N 5.055°W / 55.8364; -5.055
Map
Demografia
Biztanleria4.390 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Historia aldatu

Bute konderriko hiriburua izan zen, bertan Bute, Arran eta Cumbrae uharteak zeuden. Stewart familiaren domeinua zen eta hauek 1230 hamarkadan Rothesayko gaztelua eraiki zuten Norvegiarren erasoei aurre egiteko. Eskoziako Independentzia Gerretan eragin handia izan zuen familiak eta Eskoziako koroa eskuratu zuten. Honen ondorioz Roberto II.a eta Roberto III.a erregeen egoitza bihurtu zen gaztelua.

Viktoriar Aroan turismogune garrantzitsua bihurtu zen glasgowtarrentzako.

Kultura aldatu

Eskoziar kulturan hain garrantzitsua den Royal National Mòd jaialdia bi aldiz ospatu da bertan, 1908 eta 1952an.

Kirola aldatu

Herriko kirol talde ezagunena Bute Shinty Club da, shintyko lehen mailan jokatzen duena.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu