Roberto II.a Estuardo

Eskoziarren erregea
Roberto II.a Eskoziakoa» orritik birbideratua)

Roberto II.a Eskoziakoa (Eskoziako gaeleraz: Raibeart II, Rìgh na h-Alba), (Paisleyko abadia, Eskozia, 1316ko martxoaren 2a - Dundonaldeko gaztelua, Eskozia, 1390eko apirilaren 19a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Roberto II.a Estuardo

Eskoziako erregea

1371ko otsailaren 22a - 1390eko apirilaren 19a
Dabid II.a Eskoziakoa - Roberto III.a Estuardo
Bizitza
JaiotzaPaisleyko abadia1316ko martxoaren 2a
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaDundonald Castle (en) Itzuli1390eko apirilaren 19a (74 urte)
Hobiratze lekuaScone Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaWalter Estuardo
AmaMarjorie Bruce
Ezkontidea(k)Elizabeth Mure  (1347ko azaroaren 22a (egutegi gregorianoa) -
Euphemia of Ross  (1355eko maiatzaren 2a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaEstuardo etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEskoziako Independentzia Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 9457579 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Eskoziako zaindari zen Walter Stewarten (Estuardo) eta Marjorie Bruceren seme bakarra zen eta Estuardo etxeko lehen erregea izan zen. 1318an Eskoziako parlamentuak erabaki zuen Roberto I.a erregea ondorengorik gabe hiltzen bazen Marjorie alabaren semea izango zela hurrengo erregea, baina hil aurretik Dabid izan zuen eta Roberto hil zenean berau bihurtu zen errege, bost urte baino ez zituen arren.

Errege izan ez arren, Eskoziako auzi garrantzitsuenak berak eramaten zituen eta 1371an Dabid II.a ondorengorik gabe hil zenean lortu zuen Roberto II.a izendatu zuten errege berri. Ordutik aurrera Estuardotarren lurrak nabarmen handitu ziren, Robertok bere seme alabak Eskoziako nobleekin ezkonarazi baitzituen. 1377an Eduardo III.a Ingalaterrakoa hil zen eta eskoziarrek frantsesekin sinaturiko Auld Alliance itunari jarraiki mugaldean zeuden gaztelu ingelesak erasotu zituzten.

Roberto II.aren ondorengoen artean aberastasun handiena Joanesek hegoaldean eta Alexandrok iparraldean lortu zuten eta bien arteko borroka sortu zen 1384an. Istilu hauek Roberto erregearen autoritatea zalantzan jarri arazi zuten. Hegoaldekoek 1200 soldadu frantziar ekarri zituzten eta iparraldekoek mertzenario gaeldarrak, baina 1388an bat egin behar izan zuten ingelesei Otterburneko borrokan irabazteko.

Roberto II.a 1390an hil zen eta Joanes bihurtu zen ondorengo. Honek izena aldatu zuen, Roberto III.a bihurtuz, Joanes izenak Joanes Balliol erregea gogorarazten baitzuen.


Aurrekoa
Dabid II.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
13711390
Ondorengoa
Roberto III.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto II.a Estuardo