Oldboy (2013ko filma)
Oldboy 2013ko film estatubatuarra da, neo-noir eta ekintzazko thriller baten artekoa, Spike Leek eta Mark Protosevichek idatzia. Aktore nagusiak dira antzeztutako Josh Brolin, Elizabeth Olsen, Sharlto Copley eta Samuel L. Jackson.
Egokitzapena aldatu
Filma remake bat da Park Chan-wook hego-korearraren 2003k izen bereko filmarena, zeina, era berean Japoniako manga istorio batean oinarritzen zen.
Oldboy-en Spike Leeren remake hau baino lehen bat, beste egokitzaoen ahalegin bat izan zen Justin Lin zuzendariak egin behar zuena[1]. 2008ko azaroan, DreamWorks-ek eta Universal-ek eskuratu nahi izan zituzten eskubideak eta aurre-ekoizpenean hasi ziren, Will Smith protagonista gisa eta Steven Spielberg zuzendari gisa kontratatuz. Mark Protosevich hasi zen gidoiarekin, baina eskubideen kontua guztiz itxi gabe, proiektua bertan behera geratu zen[2].
Argumentua aldatu
Marketing arloko enpresa gizona bahitu eta 20 urtez isolatuta izan dute. Halako batean, askatu egingo dute, inolako azalpenik eman gabe eta errudunaren bila hasiko da, jakin gabe, konspirazio baten biktima izaten segitzen duela[3].
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- ↑ «Justin Lin Talks 'Fast & Furious 4' Gig and 'Oldboy' Departure at JustPressPlay - Game, Movie & Music Reviews» web.archive.org 2007-11-09 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
- ↑ «Will Smith Definitely Starring In ‘Oldboy,’ Says Steven Spielberg Film Won’t Be A Remake» web.archive.org 2013-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
- ↑ Euskadi, via Open Data. «Oldboy» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).