Oldboy (2003ko filma)

Oldboy (Hangul올드보이; RROldeuboi; MROldŭboi) Pak Chan-uk zuzendariaren film hegokorearra da. Garon Tsuchiya-ren gidoia eta Nobuaki Minegishiren marrazkiak dituen izen bereko mangan oinarritua dago. Pelikula 2003an aurkeztu zen "Mendekuaren Trilogia" izenpeko sagaren bigarren atala bezala; aurretik kaleraturiko Sympathy for Mr. Vengeance eta ondoren Sympathy for Lady Vengeance filmek osatzen dute trilogia.

 Oldboy (2003ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2004
Izenburua올드보이
Jatorrizko hizkuntzakoreera
Jatorrizko herrialdeaHego Korea eta Japonia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, thrillerra, misteriozko zinema eta ekintza-filma
Iraupena116 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaThe Vengeance Trilogy (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaOld Boy (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Zeelanda Berria eta Seul
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Park Chan-wook
Gidoigilea(k)Park Chan-wook
Hwang Jo-yun (en) Itzuli
Lim Jun-hyung (en) Itzuli
Garon Tsuchiya (en) Itzuli

[[Kategoria:Hwang Jo-yun (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Lim Jun-hyung (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Garon Tsuchiya (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Choi Min-sik (Oh Dae-su (en) Itzuli)
Yu Ji-tae
Kang Hye-jung
Ji Dae-han (en) Itzuli
Oh Tae-kyung (en) Itzuli
Yoon Jin-seo
Oh Dal-su
Kim Byeong-ok
Lee Dae-yeon
Oh Kwang-rok
Lee Seung-sin
Lee Mi-mi (en) Itzuli
Song Sok-ze (en) Itzuli
Park Jae-woong (en) Itzuli
Kim Su-hyeon (en) Itzuli



[[Kategoria:Ji Dae-han (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Oh Tae-kyung (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Lee Mi-mi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Song Sok-ze (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Park Jae-woong (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kim Su-hyeon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaKim Dong-ju (en) Itzuli
[[Kategoria:Kim Dong-ju (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaKim Sang-bum (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJo Yeong-wook
Argazki-zuzendariaChung Chung-Hoon
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaHego Korea
Argumentu nagusiasuizidioa, Mendekua, intzestua, solitude (en) Itzuli eta chase (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0364569 Filmaffinity: 262430 Allocine: 54137 Rottentomatoes: m/oldboy Mojo: oldboy Allmovie: v302421 TCM: 546655 Metacritic: movie/oldboy TV.com: movies/oldboy Netlix: 70024111Edit the value on Wikidata

Luzemetraia 2003ko azaroaren 21ean estreinatu zen Hego Korean eta zenbait sari lortu zituen maila internazionalean, haien artean 2004an Epaimahaiaren Sari Handia Canneseko Zinemaldian eta urte bereko Sitges zinema jaialdian pelikula onenari saria.


Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kartzelara eramaten duen mozkorraldi baten ondoren, Oh Dae-su hitzontzia bahitu egiten dute. Bat-batean hotel baten antza duen logela batean esnatuko da. Bertan telebista dauka eta jaten ematen diote, baina, noizean behin Valium gasa botatzen diote eta lokartu egiten da. Batzuetan galdezka aritzen da, besteetan oihuka eta biraoka; bere bahiketaren arrazoiak ez dakizkielako.

Urte bat bahituta egon ondoren, bere emaztearen hilketaren susmagarri nagusia dela jakiten du telebistako albistegi batean. Poliziaren arabera bere hatz-markak krimenaren eszenan aurkitutako hainbat objektutan zeuden. Gainera, ez du bere alaba bakarraren berririk izan bahituta dagoenetik. Orduan, Oh Dae-suk eguneroko bat hastea erabakitzen du bere bahiketaren atzean nor egon daitekeen jakiteko.

Hamabost urtez gatibu egon ondoren, esfortzu handiak egiten ditu burua ez galtzeko, bere gorputza paretaren kontra borrokatzen entrenatzen du mendekatzeko aukera duen momenturako, eta horma batean zulo bat egiten hasten da. Azkenean trenkada bat kentzea lortzen duenean eta eskuan kanpoko airea berriz nabaritzen duenean, ihes egiteko gertu dagoenean, beste eraikin baten teilatuan libre uzten dute.

Orain mendekua nahi du, batez ere bahitu zuena berarekin jolasean ari dela sentitzen duelako, baina zergatik bahitu zuen? Zergatik uzten du libre hamabost urteren ondoren? Oh Dae-suren burua galderaz beterik dago eta ikusleak beraren kezka berdinak partekatuko ditu. Horretarako bost egun izango ditu bere aurkariaren ekintzen arrazoiak aurkitzeko edo bestela ez du inoiz jakingo zergatik gertatu zen.

Aktoreak aldatu

Talde teknikoa aldatu

  • Zuzendaritzaa: Pak Chan-uk
  • Gidoia: Joon-hyung Lim, Nobuaki Minegishi, Chun-hyeong Lim, Jo-yun Hwang, Chan-wook Park.
  • Produkzioa: Syd Lim, Dong-Joo Kim.
  • Produkzioa Exekutiboa: Dong-ju Kim.
  • Musika: Yeong-wook Jo.
  • Argazki zuzendaritza: Chung-hoon Chung.
  • Muntaia: Sang-beom Kim.
  • Produkzio diseinua: Seong-hie Ryu.
  • Arte zuzendaritza: Sang-man Oh.
  • Jantzien diseinua: Sang-gyeong Joe.
  • Soinua: Sang-gyeong Jo, Seung-cheol Lee.
  • Ikusizko efektuak: C. Jin Im, Sung-jin Jung, Jeon-hyeong Lee, Ju-won Lee, Il Hwan Na.

Estreinaldia aldatu

  • Hego Korea: 2003ko azaroaren 21a.
  • Espainia: 2005ko martxoaren 25a.
  • Argentina: 2004ko azaroaren 10ean.
  • Mexiko: 2004ko abuztuaren 19a.
  • Venezuela: 2004ko irailaren 22a.

Sariak eta izendapenak aldatu

Urtea Sariak Kategoria Emaitza
2004 Caneseko Zinemaldia Urrezko Palma IZENDATUA
Epaimahaiaren Sari Nagusia IRABAZLEA
Grand Bell Sariak Musika onenari saria (Yeong-wook Jo) IRABAZLEA
Argiztapen onena IRABAZLEA
Muntairik onena (Sang-Beom Kim) IRABAZLEA
Zuzendari onena (Chan-wook Park) IRABAZLEA
Aktore onena (Min-sik Choi) IRABAZLEA
Asia-Pazifiko Zinemaldia Zuzendari onena (Chan-wook Park) IRABAZLEA
Mejor actor (Min-sik Choi) IRABAZLEA
Bergeneko Zinemaldi Internazionala Chan-wook Parki Publikoaren Saria IRABAZLEA
Europar Zinema Sariak Screen Internazional Saria IZENDATUA
Sitgeseko Zinemaldia Pelikula onena IRABAZLEA
José Luis Guarner kritikoen saria IRABAZLEA
Estokolmoko Zinemaldia Publikoaren Saria IRABAZLEA
British Independent Film Awards Atzerriko Filmerik Onena IRABAZLEA
2005 Hong Kong Zinema Sariak Asiako Filmerik Onena IRABAZLEA
Golden Kinnaree
(Bangkokeko Zinemaldi Internazionala)
Pelikula onena IZENDATUA
Zuzendari onena (Chan-wook Park) IRABAZLEA
Satellite Sariak DVD extra onenak IZENDATUA
2006 Online Film Critics Society Atzerriko Filmerik Onena IZENDATUA
Chlotrudis Sariak Moldatutako Gidoi Onena IZENDATUA
Broadcast Film Critics Association Atzerriko Hizkuntzako Film Onena IZENDATUA
Austineko Zinema Kritikoen Elkartearen Sariak Atzerriko Filmerik Onena IRABAZLEA
Chicagoko Zinema Kritikoen Elkartearen Sariak Atzerriko Filmerik Onena IZENDATUA
Saturn Sariak Akzio/abentura/thriller Film Onena IZENDATUA
2007 DVD edizio berezi onena IZENDATUA

Remake edo berregiketak aldatu

2013n izenburu ingeles berdineko egokitzapena estreinatu zen, Spike Leek zuzendua: Oldboy (2013)[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskadi, via Open Data. «Oldboy» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).

Kanpo estekak aldatu