Lili Boulanger

musikagile frantziarra

Marie-Juliette Olga "Lili" Boulanger (1893ko abuztuaren 21a - 1918ko martxoaren 15a) Frantzia aldeko musikagilea izan zen. Nadia Boulanger musikagile eta musika irakaslearen ahizpa gazteena izan zen.

Lili Boulanger

Bizitza
JaiotzaParis1893ko abuztuaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMézy-sur-Seine1918ko martxoaren 15a (24 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Crohn gaitza
Familia
AitaErnest Boulanger
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Paul Vidal (en) Itzuli
Gabriel Fauré
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Jasotako sariak
MugimenduaInpresionismoa musikana
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
organoa
txeloa
harpa

IMDB: nm7624294 Allocine: 49055 Allmovie: p82581
Spotify: 2ryY5UTorD1MXmnOcC7jCi Musicbrainz: ef8694eb-09d9-4695-8eee-1c2717564a37 Discogs: 2099356 IMSLP: Category:Boulanger,_Lili Allmusic: mn0001627125 Find a Grave: 13917598 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Musikari hertsiki lotutako familia batean jaio zen Boulanger, eta 5 urte betetzerako ikasi zuen organoa jotzen. Pianoa, biolontxeloa eta harpa ere jotzen zituen. Diotenez, testuak irakurtzen ikasi aurretik ikasi zuen partiturak irakurtzen. 6 urterekin, berriz, Gabriel Faurérekin egin zituen lehen ikasketa saioak. Familiako laguna zen musikagilea, eta gaztetatik ohartu zen Boulangerrek bazuela musikarako berezko gaitasun bat. Txikitan izandako pneumonia batek bizi osoa baldintzatu zion, baina, gaixotasunari aurre eginda, solfeoa ikasten hasi zen etxean, bere ahizpa nagusi Nadia Boulangerrekin. Ondoren sartu zen Parisko kontserbatorioan, 12 urte bete berritan, eta han ohartu ziren maisu eta ikaskideak Boulangerrek zuen dohain bereziaz.[1]

1912an Erromako konposizio saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen eta hurrengo urtean arrakasta lortu zuen. 1916an itzuli zen berriz Italiara, baina, geroz eta ahulago zegoen osasunez. Salmoak amaitu, eta beste zenbait lan ere egin zituen; hala nola biolontxelorako, flautarako, pianorako eta orkestrarako 'Udaberriko goiza' eta harizko instrumentuentzako 'Arratsalde tristea'.[1]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lili Boulanger  
  1. a b Galardi F. Agirre, Maider. (2018-03-14). «Bizitza efimero bat betiereko musikan» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.