Karim Rashid (1960ko irailaren 18a) Egipton jaiotako industria diseinatzailea da. Bere ibilbidean mota askotako diseinuak egin ditu, adibidez, luxuzko elementuak, altzariak, argiztapena, kanpoko diseinua, marka-identitatea eta produktuen bilgarriak. 2011. urtean, Time aldizkariak “Ameriketako diseinatzailerik ospetsuena” izendatu zuen.

Karim Rashid

(2016)
Bizitza
JaiotzaKairo1960ko irailaren 18a (63 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCarleton University (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Rhode Island School of Design (en) Itzuli
karimrashid.com

Bizitza aldatu

Karim Rashid Kairon (Egipto) jaio zen 1960. urtean. Ondoren, Kanadan hazi zen, eta gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetan bizi da.

1982an, Ottawako Carleton Unibertsitatean industria-diseinuko gradua lortu zuen. Graduondoko ikasketak Napolin (Italia) egin zituen, Ettore Sottsas arkitekto eta diseinatzaile italiarrarekin. Ondoren, Milanera joan zen urte batez Rodolfo Bonetto italiar diseinatzaile ospetsuaren estudiora. 1993. urtean, Karim Rashidek bere bulegoa zabaldu zuen New Yorken, gaur egun bizi den lekuan.

Karrera profesionala aldatu

Rashidek mota askotako produktuak diseinatu ditu, adibidez, Garbo zabor-potea, Umbra elkartearentzat diseinatutako Oh aulkia, Giorgio Armanirentzako kontzeptu- denda, New Yorkeko estoldetako estalkiak, Kenzo lurrin-poteak, Alessirentzako ordulari eta ontziteriak, Artemidentzako argiteria eta Veuve Clicquotentzako hainbat produktu.

Bere lana, kurba sentsual eta kolore distiratsuetan oinarritzen da. Gainera, “minimalismo sentsual”[1] edo “blobject” moduan deskribatu da bere lana. Bestetik, New Yorken hainbat garapen diseinatzeko hautatua izan da, HAP inbertsioetarako (New Yorkeko nazioarteko inbertitzaile-taldea).

Horretaz gain, Karim Rashid hogei bilduma iraunkorretan parte hartu du, eta bere lanak munduko galeria ospetsuenetan ikusgai daude, esaterako, MOMA[2], Centre Pompidou eta SFMOMA.

Ohorezko hainbat sari ere jaso ditu, esaterako, Ontario College of Art & Design, Pratt Institute eta Corcoran College of Art & Design eskoletako ohorezko doktoretzak.

Bestalde, eguneroko bizitzan diseinuak duen garrantziari buruzko hitzaldiak eman ditu zenbait unibertsitateetan.

Bizitza pertsonala aldatu

Megan Lang diseinatzailearekin ezkonduta egon zen Karim, baina bikotea dibortziatu egin zen. Ondoren, 2008an, Ivana Rashidekin ezkondu zen, eta Kiva Rashid deituriko alaba bat izan dute.

Diseinuaren kontzeptua aldatu

Bere estiloa Pop-geometrikoa da, oso abangoardista eta lerro organiko askotarikoa.

Izan ere, forma sentsualeko diseinatzaile bezala definitzen du bere burua. Bere inspirazio-iturri nagusienak bi dira: Jean Baudrillard filosofo frantsesa (postmodernitatearen analisiarekin lotuta, hau da, hainbat mugimendu artistiko eta kultural erlazionatzen dituen terminoa) eta Andy Warhol (artista eta zinemagilea, pop artearen hasieran paper erabakigarria izan zuena).

Rashidek, aldakorrak diren tendentziez ez kutsatzea erabaki du, propioa duen planeamendua sortuz. Honi esker, pertsonalitate apurtzaile eta berezi bat du, bai bere diseinuen mailan, baita bere itxuran ere (zuriz edo arrosaz doa beti jantzita, azken kolore hau asko erabiltzen du bere produktuetan). Honen arrazoia gainerako diseinatzaileen artearekiko bereiztea da, eta munduan lehenengo postuan jarraitzea.

Diseinuari buruz duen ikuspegia oso berezia da. Rashidek dioenez “Diseinuak gizartea hobetu behar du, mundu atsegingarriago bat sortuz”. Hori dela eta, mundu iraunkor, eder eta funtzionalagoa sortzea du helburu. Izan ere, merkatu asearen aurka dago, beraz, produktu poetikoak diseinatzea nahiago du, gizarteak esperientzia berriak esperimenta ditzan.

Sariak aldatu

Bere bizitzan zehar hainbat sari irabazi ditu berak diseinatutako produktuekin. Sari horien artean hauek aipatu daitezke:

1999an, George Nelson saria.

2001an, Kanadar diseinatzaile saria.

2004ean, Carleton Unibertsitateko bereizkuntza saria. 2006an, Gok Wan Lookalike eta Pratt Legend sariak. 2009an, ohorezko graduatua PREMIO eskolan. 2010ean, Pentaward saria eta puntu gorria.

2012an, Red Dot Design saria.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu