Julian Barnes (Leicester, Ingalaterra, 1946ko urtarrilaren 19a) idazle ingelesa da.

Julian Barnes

Bizitza
JaiotzaLeicester1946ko urtarrilaren 19a (78 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Pat Kavanagh (en) Itzuli  (1979 -  2008ko urriaren 20a)
Hezkuntza
HeziketaMagdalen College
City of London School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJohn Updike, Frank O'Connor (en) Itzuli, Jules Renard, Igor Stravinski, Gustave Flaubert, Ford Madox Ford eta Saul Bellow
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Dan Kavanagh
Genero artistikoasatira
detektibe-fizkioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

julianbarnes.com
IMDB: nm0055658 Allocine: 83230 Allmovie: p315662
Musicbrainz: 43ba8080-03da-48c4-9fc6-8b2387665400 Discogs: 1480513 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oxfordeko Unibertsitateko Magdalen Collegen ikasi zuen. Lexikografo jardun zuen Oxford English Dictionary hiztegian. New Stateman, Sunday Times, The Observer eta New Yorker egunkarietan lan egin du berriemaile eta zutabe-idazle gisa.

1980an, lehen eleberria argitaratu zuen, "Metrolandia", eta Somerset Maugham saria irabazi zuen. 1982an, "Elkar ezagutu aurretik" argitaratu zuen, eta 1984an, "Flauberten loroa". Eleberri horrek ospe handia eman zion, eta oso harrera ona izan zuen Frantzian. Ingeles batek idatzi eta Medici sari ospetsua irabazi zuen lehen liburua izan zen (1986).

Zenbait polizia-nobela ere idatzi ditu Dan Kavanagh izengoitiaz. Inondik ere, Barnesen obrarik ospetsuena ipuin-bilduma bat da, guztiz originala, "Munduaren historia bat hamar kapitulu eta erdian" (1989). Beste liburu aipagarri batzuk ere idatzi ditu, hala nola "Eguzkiari begira" (1988), "Gaiaz hizketan" (1991), "Arantzurdea" (1992), "Maitasuna eta abar" (2000), "Londresko gutunak" (1995), "Ingalaterra, Ingalaterra" (1999), "Arthur eta George" (2005), "Bukaera baten zentzua" (2011), "Denboraren zarata" (2016), "Istorio bakarra" (2018) eta "Elizabeth Finch" (2022).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu