Jano

erromatar mitologiako jainkoa

Jano[1] (latinez: Ianus) Antzinako Erromako jainkoa izan zen. Hasierak, ateak, pasabideak, trantsizioak denbora, dualtasuna, sarrerak, ertzak eta amaieren buru zen. Bi aurpegiko irudia du (Jano Bifronte), aurrera begira dagoena bata eta atzera begira bestea. Bera irudikatzeko ikurrak atea, giltza eta hasiera dira.[2]

Jano
Antzinako Erromako erlijioa eta Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ikonografiamakila, Giltza eta Hirurehun eta hirurogeita bosta
DomeinuaEreitea, hasiera, sarrera, transition (en) Itzuli, denbora, Dualismoa, korridorea eta doorway (en) Itzuli
Familia
AitaSaturno eta Caelus
AmaEntoria (en) Itzuli eta Hekate
Ezkontidea(k)Juturna eta Venilia (en) Itzuli
Seme-alabakCanens (en) Itzuli, Fontus (en) Itzuli eta Crano (en) Itzuli
Anai-arrebakHymnus (en) Itzuli, Felix (en) Itzuli eta Faustus (en) Itzuli

Janoren jatorria zein den ez dago argi, baina nolanahi ere Erromako jainkoetan zaharrenetakoa da. Ateen (latinez: ianuae), arkuen (latinez: jani) eta hasiera guztien jainkoa zen. Sartu-irtenetan gurtzen zuten, eta familia-burua izaten zen gurtza horretako flamen edo apaiza. Bi ate zituen eraikin bat (eta ez tenplu bat askotan esan den bezala) egin zioten Palatinoko erromatarrek eta Kirinalgo sabinarrek. Bi herrien arteko bidean eraiki zuten, eta irekita uzten zuten gerra-garaietan sabinarrak eta erromatarrak lasai pasa zitezen alde batetik bestera; eta ixten zuten bake-garaietan, herri bakoitzaren bakartasuna ondo gordetzeko.[erreferentzia behar]

Jatorri mitikoa aldatu

Erromako errege mitikoa izan zen, Camesesekin batera agintea partekatu zuena. Batzuentzat, Tesaliatik etorritako jainko atzerritarra izan zen, Erromatik deserriratu, eta Camesek babesa eman ziona. Janok zitadela bat eraiki zuen muino batean, eta geroztik, muino horren izena Janiculo izan zen. Muino hori ez dago tradizioaren Erromako zazpi muinoen artean.

Antzinako erromatar jainkoetako bat zen: bere gurtza Romomulok berak barneratu zuen, bere izena Numa Ponpiliok eratutako apaizak ziren salioen kantu erritualetan agertzen da eta santutegia, Foroan zegoena, garrantzitsua zen oraindik K.o IV. mendean. Ez dago haren antzeko ezaugarriak dituen jainkorik, ez Grezian, ez Ekialdean, ez beste ezein erlijiotan, eta horregatik ikerlari gehienek ondorioztatu dute Italiar jatorria zuela.

Janori buruzko kontakizun gutxi batzuen arabera, Italiara Camiserekin edo Camasenarekin ezkondu eta Tiber semea izan zuen, besteak beste. Beste batzuek esaten zuten jainkoa Juturna ninfarekin ezkondu eta horrekin Fons edo Fontus jainkoa izan zutela, iturrien jainkoa, izan zena.[2]

Etimologia aldatu

Ez da garbia, eta antzinako erromatarrek ere ez zekiten zer esanahia zuen jainko honen izena. Diana izenarekin lotu da, Diana eta Jana oso gertu dauden izen bereko aldaeratzat hartuz. Bide izen bi horiek Dius edo Dium errotik letozke, "jainkoa" izenetik, alegia, Beste batzuentzat, jatorrizko izen Divanus zatekeen, eta zatiketen jainkoa izanago baitzen, hau da, espazioaren eta denboraren zatiketaren muga; hortik, hasiera/bukaera, ateak eta mugen jainkoa izatea. Azkenik, beste batzuek jaus izenarekin konparatzen dute, pluralean jani. Jano "janus"-en jainkoa zen; "jani" horiek bide nagusietan zeuden arku formako ateak ziren.[2]

Epitetoak, ikurrak, tradizioak eta interpretazioak aldatu

Bere izen ohikoetako bat, Qurinio izan zen (Janus Quirinus), baina beste batzuk ere eman zizkioten: Geminum (bikia, bi aurpegi dituelako), Patrem (aita), Junonium (Urtarrilekoa), Consivium (ereiten duena), Patultium (irekia) eta Clusivium (itxita), Macrobioren hitzetan. Macrobiok azaltzen du, testu berean, Quirino epitetoa ematen zaiola, gerraren jainko gisa aurkezten dutenean, samniten hizkuntzan, lantza, curis deitzen delako. Itxita eta irekia, bestalde, erabiltzen dira, berari eskainitako eraikina irekita egoten delako bake garaian, eta itxita gerra garaian.[2]

Janus Portunus moduan kaian zaintzen zituen Janus Pater gisa, Jainkoen Jainkoa zen, munduaren sorreran eginkizun handia izan zuen.[3]

Beste batzuek, berriz, Penate jainkoetakotzat hartu zuten: hau da, etxea babesten zuten jainkoetako bat. Tradizioetan, herrialdeko errege ohietako bat izan zen, Urrezko Aroan errege izan zena. Saturno jainkoarengandik nekazaritza eta zenbait industria ikasi zituen, besteak beste, itsasontziak eraikitzen eta txanponak lantzen.

Bide eta ateen jainko gisa, giltza batekin eta haga betekin irudikatzen ohi zuten: giltza ateak irekitzeko edo ixteko, eta haga bidaiariak gidatzeko.

Antzinako idazleek Eguzkiarekin, eta Apolorekin, eguzkiaren jainkoa, identifikatu zuten, eta ikerlari moderno batzuk hori bera uste dute. Beste batzuetzat, ordea, haizearen jainkoa litzateke, haizeak ekartzen dituelako hodeiak (zerua ixten dutenak) eta eramaten ditu (zerua ireki egiten da orduan).[2]

Jano eta egutegia aldatu

Jainko honi eskaintzen zizkioten Erroman urteko lehen eguna eta eta lehen hilabetea, eguneko lehen ordua, eta hasiera guztiak. Urtarrileko hila eskaini zioten honenbestez erromatarrek Janori (latinez: ianuarius). Horregatik, Europar jatorriko hainbat hizkuntzatan, urteko lehen hilabetearen izena jainko honen izenean du erroak: January ingelesez, janeiro portugesez, eta abar.

Kultu lekuak eta jaik aldatu

Janoren santutegi zaharren, Numa Pompilok eraikia zela uste zuten erromatarrek, foroaren goiko muturrean zegoen, eta arku bikoitz baten forma zuen, hau da, bi aurrealde zituen, bata bestearen atzean, alboko bi hormek lotzen zituenak. Eraikin sakratu horren irudi bat ikus daiteke Neronen txapon batean.

Urtarrilaren 9an, errege sakatuak (rex sacroum) ahari bat sakrifikatzen zuen Janoren ohoretan Regian[4]. Sakrifizio hori Numa Ponpiliok ezarri zuela uste zuten erromatarrek[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Sánchez, Kattia Chinchilla. (2000). «Jano: El dios de los inicios y el dios de las puertas» Revista de Filología y Lingüística de la Universidad de Costa Rica 26 (1): 227–241.  doi:10.15517/rfl.v26i1.21013. ISSN 2215-2628. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Quién era Jano en la mitología romana? Biografía del dios protector del Estado» Red Historia 2020-06-02 (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
  4. Ov. Fast. 1.333
  5. Macrob.1.4, 7

Kanpo estekak aldatu