Itsasoko Herrialdea, historialariek oraindik askorik ezagutzen ez duten mesopotamiar dinastia bat da. K.a. I. milurtean erresuma hau izendatzeko erabili zen izena, Māt Tamtim da.

Itsasoko Herrialdeak, Mesopotamiak Persiar Golkoan zuen kostaldea hartzen zuen, gaur egun Tigris eta Eufratesek Shatt al-Arab delakoa sortzeko elkartzen diren tokitik kilometro batzuk iparraldera, eta antzina kostaldea zegoen tokia zena.

K.a. II. milurtean, Babiloniaren boterea beherantz zihoan garaietan, kontrolatzen zaila zen toki zingiratsu hau independizatu egiten zen, boterea, tokiko dinastia batek hartuz. Toki aberats bat zen, datil palmondozko baso handiekin eta arrantzalekuekin. Mesopotamiako hegoaldeko muturrean zuen kokapena, funtsezkoa zen gainontzeko Mesopotamiak Golkoko herrialdeekin eta Indo ibaiko herrialdeekin (Harappa kultura) merkataritza egiteko. Itsasoko Herrialdeak, ez zuen hirigune garrantzitsurik izan.

Historia aldatu

Hammurabi hil eta urte gutxira, bere seme Samsu-ilunaren erregealdian, Isingo azken erregea izan zen Damiq-ilishuren semea zela zioen Iluma-Ilu izeneko pertsonaia bat, matxinatu, eta bere hiriburua Urukun ezarri zuen (oraindik identifikatu ez den hiria, baina Ur hiria izan daitekeena), Samsu-ilunak, tokiaren kontrola berreskuratzeko egin zituen eraso guztiak jasanez. Itasoko Herrialdeko I. dinastia sortu zuen, gutxi gorabehera K.a. 1460 arte gobernatu zuena. Ulam-Buriash eta Agum II.a (edo Agum III.a) errege kasitarrek, Itsasoko Herrialdeko I. dinastiako erregeen aurka borrokatu zuten K.a. XV. mendean, domeinatzea eta hegoaldeko mesopotamia berbateratzea lortu zuten arte.

Itsasoko Herrialdeko II. dinastia, Simbar-Shipak izeneko kasitar batek sortu zuen, Asiriar inperioaren kolapsoa probestu zuena boterea lortu eta Babilonian gobernatzeko. Dinastia honek, 20 urte baino ez zuen iraun.

Jada Inperio neoasiriarrean, kontrolatzeko zaila zen gune bat izaten jarraitzen zuen, eta, izenez behintzat, Asiriarena zen arren, gunea, Bit Yakini izeneko tribu kaldearrak domeinatzen zuen.

Itsasoko Herrialdeko erregeak aldatu

Itsasoko Herrialdeko I. dinastia Gutxi gora-behera K.a. 1720tik K.a. 1460 arte.

  1. Iluma-Ilu
  2. Itti-Ili-nibi
  3. Damiq-ilishu
  4. Ishkibal
  5. Shushi
  6. Gulkishar
  7. Peshgaldaramash
  8. Adarakalama
  9. Akurduana
  10. Malamkurkura
  11. Ea-gamil

II. dinastia

  1. Simbar-Shipak K.a. 1025-K.a. 1008
  2. Ea-mukin-zeri K.a. 1008
  3. Kashu-nadin-akke K.a. 1007-K.a. 1005

Kanpo estekak aldatu