Agum II.a Babiloniako kasitar dinastiako lehen erregeetako bat izan zen, K.a. XVI. mendean erreinatu zuena, eta berari buruz berri ziurrak dauden lehena.

Agum II.a

Babiloniako errege


Tiptakzi (en) Itzuli - Burnaburiash I (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HerrialdeaBabilonia
HeriotzaK.a. XVI. mendea ( urte)
LeinuaKasita
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Errege agiri batean, bere burua Babilonian atzerritartzat jotzen du, baina herrialdeko jainkoek deitua, legitimitatea ematen diona, Marduk eta Sarpanitu jainkoen estatuen berrezarpenaren meritua bere buruari emanez, Babiloniako jainko patroi bikotea zena, hititek lapurtu zutena, itxuraz, I. dinastiaren amaieran. Babiloniar tradizioaren arabera, gizakien munduan gertatzen dena, jainkoaren borondatearen isla bat da, eta, beraz, estatuen lapurreta bertako biztanleek eginiko bekaturen batengatik jasotako zigorra baldin bazen, bere itzulera bere barkamenaren froga zen, eta dinastia berriaren legitimitatearena.

Agumek bere burua "kasitarren erregea", "akadiarren erregea" eta "Babiloniako erregea" deitu zuen. Izatez, errege tituluak kasitarren artean lurralde zehatz batean ezarrita zegoen soldadu talde baten gaineko autoritatea zuen buruzagi bat izatea baino ez zuen esan nahi.


Aurrekoa
ezezaguna
"kasitarren erregea", "akadiarren erregea"
K.a. XVI. mendearen erdialdea
Ondorengoa
Burna-Buriash I.a