Ingalaterrako konderriak

Ingalaterrako Konderriak (ingelesez counties ), Ingalaterrako banaketa administratiboaren maila da. Konderri bakoitzak Lord-Lieutenant batek gobernatuta dago, koroaren ordezkaria.

Huntingdonshire eta Yorkshire izan ezik, denak konderri administratiboak dira. Gaur egun, Huntingdonshire Cambridgeshire barruan dago, eta Yorkshire lau zatitan banatuta dago East Yorkshire edo Ekialdeko Yrokshire, North Yorkshire edo Iparraldeko Yrokshire, South Yorkshire edo Hegoaldeko Yrokshire, eta West Yorkshire edo Mendebaleko Yorkshire.

-shire atziskia, berez konderria izan nahi duena, lehen Devon, Dorset, Rutland eta Somersetek, erabili zuten baina gaur egun ez da horrela egiten.

Banaketa administratiboa banaketa geografikoa ere bada.

Konderri zeremonialak aldatu

Ingalaterrako konderri zeremonialak Lord-Lieutenant batek gobernatutako lurraldeak dira. Konderri metropolitarrak eta ez-metropolitarrak ez bezalakoak dira. Normalean, konderri geografiko gisa erabiliak izan dira.
  1. Northumberland
  2. Tyne and Wear
  3. Durham
  4. Cumbria
  5. Lancashire
  6. North Yorkshire
  7. East Yorkshire
  8. South Yorkshire
  9. West Yorkshire
  10. Manchester Handia
  11. Merseyside
  12. Cheshire
  13. Derbyshire
  14. Nottinghamshire
  15. Lincolnshire
  16. Rutland
  17. Leicestershire
  18. Staffordshire
  19. Shropshire
  20. Herefordshire
  21. Worcestershire
  22. West Midlands
  23. Warwickshire
  1. Northamptonshire
  2. Cambridgeshire
  3. Norfolk
  4. Suffolk
  5. Essex
  6. Hertfordshire
  7. Bedfordshire
  8. Buckinghamshire
  9. Oxfordshire
  10. Gloucestershire
  11. Bristol
  12. Somerset
  13. Wiltshire
  14. Berkshire
  15. Londres Handia
  16. Kent
  17. East Sussex
  18. West Sussex
  19. Surrey
  20. Hampshire
  21. Wight uhartea
  22. Dorset
  23. Devon
  24. Kornualles
 
Ez da agertzen: Londres

Historia aldatu

XX. mendeko hasieran eginiko mapetan konderri zeremonialak agertzen ziren.

Berrikuspen txiki batzuk eginda ere, gauzak bere horretan zirauten 1965an Londres Handia sortu arte, Middlesex konderria desagertu zenean. Hala ere, Huntingdon eta Peterborough konderria administratiboen sorrera ez zuen ezer aldatzen.

1974an, konderri barrutiak desagertu ziren.

1990eko hamarkadaren erreforma eta gero, Avon, Cleveland, Hereford y Worcester eta Humberside desagertu ziren.

Avon Gloucestershire eta Somerset konderrietan zatitu zen; Bristol konderri bihurtu zen; Cleveland North Yorkshire eta Durham konderrietan zatitu zen. Hereford eta Worcester, Herefordshire eta Worcestershire bihurtu. Humberside East Yorkshire konderri berria eta Lincolnshire konderrietan zatitu zen. Rutlandek konderri zeremonial kategoria berreskuratu zuen.

Kanpo estekak aldatu