Hegoaldeko Sierra Madre

Artikulu hau Mexiko hegoaldeko mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».

Hegoaldeko Sierra Madre[1] (gaztelaniaz: Sierra Madre del Sur) Mexiko hegoaldeko mendikatea da, 1.200 kilometroz hedatzen dena, Jalisco estatutik eta Tehuantepec istmoraino.

Hegoaldeko Sierra Madre
Datu orokorrak
Mendirik altuenaQuie Yelaag
Garaiera3.703 m
Motamendikate
Luzera1.000 km
Azalera143.447 km²
Geografia
Map
Koordenatuak17°36′N 100°18′W / 17.6°N 100.3°W / 17.6; -100.3

Geografia aldatu

Hegoaldeko Sierra Madre Bahia de Banderasen, Ozeano Bareko itsasertzean, hasi, eta Tehuantepec istmoan amaitzen da, Colima, Michoacán, Guerrero eta Oaxaca estatuak zeharkaturik. Ozeano Barearen kostaldearen eta Zeharkako Sumendi-ardatzaren paraleloan dihoa, eta Balsas beheraguneak banatzen du azken horretatik. Zeharkako Sumendi-ardatza eta Hegoaldeko Sierra Madre Oaxaca iparraldean elkartzen dira, Mixteka mendilerroan. Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera 1.200 kilometroan luzatzen da; batez besteko zabalera 150 kilometrokoa du eta batez besteko garaiera 2.000 metrokoa. Gailurrik gorena Quie Yelaag edo Cerro Nube da, 3.710 metroko altuerarekin, Oaxaca hegoaldean.[2]

Mendebaldean, Alo mendilerroa izenarekin hasten da, Jaliscoko Tecalitlan eta Pihuamo herrietan; ondoren Michoacán estatua zeharkatzen du, Coalcoman mendilerroa izena hartzen duen. Balsas ibaia zeharkaturik, Guerrero estatuaren mendebaldean sartzen da, non Cumbres de La Tentación deitzen zaion. Guerrero osoa zeharkatzen du, eta Oaxacarekin duen mugan Coicoyán mendilerroa izena du.

Ibai ugarik zeharkatzen dute Hegoaldeko Sierra Madre, arroila handiak sortzen dituztenak, nagusiki Guerrero estatuan, non zati garaiei filos izena ematen zaien. Aipagarriak dira mendikateko bioaniztasun handia eta espezie endemikoen ugaritasuna. Berun, zilar eta burdin meatzeak daude bertan.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Sierra Madre del Sur. Provincia Fisiográfica. paratodomexico.com (Noiz kontsultatua: 2017-11-11).
 
Zumpango del Río hiria Hegoaldeko Sierra Madren

Kanpo estekak aldatu