Gilen V.a Orange-Nassaukoa

Gilen V.a (Willem Batavus; Haga, 1748ko martxoaren 8a - Brunswick, 1806ko apirilaren 9a) Orangeko printzea eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako azken estatuderra izan zen.

Gilen V.a Orange-Nassaukoa


Orangeko printzea

Bizitza
JaiotzaHaga1748ko martxoaren 8a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaBrunswick1806ko apirilaren 9a (58 urte)
Hobiratze lekuaNieuwe Kerk Delft (en) Itzuli
Familia
AitaGilen IV.a Orange-Nassaukoa
AmaAnne, Princess Royal and Princess of Orange
Ezkontidea(k)Wilhelmina of Prussia, Princess of Orange (en) Itzuli  (1767ko urriaren 4a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOrange-Nassau leinua
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, arte bildumagilea, aristokrata eta estatu-politikaria
Lantokia(k)Haga
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Find a Grave: 10295 Edit the value on Wikidata

Gilen IV.a Orange-Nassaukoaren semea izan zen. Bere aita 1751n hil zen eta 1766 arte lau erregeordek gobernatu zuten errepublika. 1766an adin nagusitasunera iritsi zen eta estatuder eta armadako kapitain jeneral izendatu zuten, nahiz eta Brunswickeko dukeari gobernuan eragina izaten utzi zion. 1767an Gilemina Prusiakoa printzesarekin ezkondu zen Berlinen.

Errepublikak Britainia Handiaren aurka borrokatu zuen Anglo-nederlandarren Laugarren Gerran 1780an eta hainbat porrot izan zituen. Erregimenaren ospea okertu egin zen eta erreforma politikoak eskatu ziren. 1785ean Haga utzi eta Gelderland probintzian kokatu zen. Demokratak edo abertzaleak garaitzen saiatu zen, baina garaitu egin zuten, eta 1787an prusiarrek herrialdea inbaditu zuten abertzaleak zapaltzeko.

1793an Frantzia errepublikarraren aurkako Lehen Koalizioan sartu zen. 1795ean frantsesek babestutako errepublikanoek herrialdea hartu zuten eta Gilen Britainia Handira erbesteratu zen. Handik, Holandako koloniak britainiarren esku uzteko agindu zuen.

1806an hil zen, erbestean, Brunswicken. 1813an Gilen semea Herbehereetara itzuli zen eta bere burua errege izendatu zuen, herrialdeko lehena.