Gilen IV.a Orange-Nassaukoa
Gilen IV.a (nederlanderaz: Willem Karel Hendrik Friso; Leeuwarden, 1711ko irailaren 1a - Huis ten Bosch, Haga, 1751ko urriaren 22a) Orangeko printzea jaio zenetik izan zen. Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako herentziazko lehen estatuderra ere izan zen.
Gilen IV.a Orange-Nassaukoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leeuwarden, 1711ko irailaren 1a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Huis ten Bosch, 1751ko urriaren 22a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) |
Familia | |
Aita | John William Friso |
Ama | Maria Luisa Hesse-Kasselgoa |
Ezkontidea(k) | Anne, Princess Royal and Princess of Orange (en) (1734ko martxoaren 25a - 1751ko urriaren 22a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Orange-Nassau leinua |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Franeker (en) |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Gradua | jeneral |
Joan Gilen Friso Orangeko printzearen eta Maria Luisa Hessel-Kasselgoaren semea izan zen eta aita hil eta sei astera jaio zen. Aitaren oinordekoa izan zen Frisia eta Groningen probintzietako estatuder gisa, eta 1722an Guelderseko estatuderra hautatu zuten. Errepublikako beste lau probintziek estatuder gisa onartu zuten 1747an.
1734an Ana Hannoverrekoarekin ezkondu zen, Britainia Handiko Jurgi II.a Erresuma Batukoaren alabarekin.
Austriako Ondorengotza Gerran Austriaren ondoan parte hartu zuen Holandako Errepublikak, eta Frantziak inbaditu zuen. Herbeheretarrek erabaki zuten botere exekutibo indartsua behar zutela, eta Orangeko etxean bilatu zuten. Zazpi probintzietako estatugile izendatu zuten Gilen IV.a, eta herentziazko kargua egin zuten.
Hil zenean, bere seme Gilen V.a izan zen oinordekoa.