Gerardus Mercator[1], (Rupelmonde, 1512ko martxoaren 5a - Duisburg, 1594ko abenduaren 2a) flandriar geografoa, matematikaria eta kartografoa izan zen. Karlos Habsburgokoaren agindupean aritu zen lanean. Flandesko geografia aztertu zuen, eta Lurreko eta zeruko esfera bana egin zituen. Mundu osoko mapa bat ere egin zuen, itsasgizonek erabil zezaten, berak asmatutako proiekzio sistema bat baliatuz. Atlas bat egiten hasi zen (1585), geroago bere semeak argitaratu zuena (1594).

Gerardus Mercator
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGerard De Kremer
JaiotzaRupelmonde (en) Itzuli1512ko martxoaren 5a
HerrialdeaHabsburg Netherlands
HeriotzaDuisburg1594ko abenduaren 2a (82 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Our Saviour (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Barbara Schellekens (en) Itzuli
Gertrude Vierlings (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOld University of Leuven (en) Itzuli
City Gymnasium (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGemma Frisius
Hizkuntzaklatina
nederlandera
Irakaslea(k)Macropedius (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, geografoa, filosofoa, teologoa, kartografoa, asmatzailea, kosmografoa, unibertsitateko irakaslea, instrument maker (en) Itzuli eta idazlea
Lantokia(k)Lovaina eta Duisburg
Enplegatzailea(k)Universities in Leuven (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Discogs: 2904309 Find a Grave: 33535117 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Rupelmonden sortu zen, Flandrian, Gerard Kremer izenez. Mercator abizenaren latinizazioa da, garaiko ohiturei jarraiki.

1534tik aurrera matematika, astronomia eta geografia ikasteari ekin zion, Gemma Frisius matematikariaren gidaritzapean. Gaspard van der Heyden grabatugilearekin grabatuak egiten ikasi zuen, mapak egiteko. Garaiko usadioaren kontra, mapetan ageri zen letra mota xinpletu eta ttipitu zuen, mapak irakurterrazagoak izan zitezen. Frisius eta van der Heyden irakasleekin lan egin zuen munduko mapa esferiko bat sortzeko 1536an. Beranduago, bakarka, Flandriako mapa zehatz bat egiten hasi zen, hiru urteren buruan bukatu zuena (Exactissima Flandriae Descriptio).

1544an herexia leporatu zioten protestanteekin tolerante izateagatik, eta zazpi hilabetez kartzelaratu zuten. 1552an Duisburg-era joan zen, kartograbia lantoki bat ireki eta europako mapa batean lan egitera (1554an bukatu zuen, eta sei panelez osatua zen). Matematika irakasten ere aritu zen. 1564an gorteko kosmografo izendatu zuen Gillermo Cléveris dukeak.

Mapak egiteko proiekzio berri bat landu zuen, itsasketan baliagarri izango zelakoan. Horrela sortu zuen Mercator proiekzioa, 1564an.

Abraham Ortelius lehen atlas modernoa egitera bultzatu zuen, 1570ean aurkeztu zuena Theatrum Orbis Terrarum izenaz. Azken urteetan Merkator bera aritu zen atlas bat egiteko lanetan: 1585an aurkeztu zuen lehen liburukia. Bere lanaren izenburua honakoa zen: Atlas sive Cosmographicae meditationes de fabrica mvndi et fabricati figura, eta mota honetako liburuak deskribatzeko "atlas" hitza erabili zen lehen aldia da. Atlasaren liburukiak prestatzen jarraitu zuen 1594an hil zen arte.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerardus Mercator