John Dee (Londres, 1527ko uztailaren 13a - Mortlake (gaur, Londresko zati bat), 1608ko abendua edo 1609ko martxoa) matematikaria, astronomoa, astrologoa, okultista, nabigatzailea, britainiar Inperioko zerbitzaria, eta Isabel I.a Ingalaterrako erreginaren aholkularia izan zen. Alkimia, igartzea eta hermetismoa ikertu zituen.

John Dee
John Dee Ashmolean.jpg
Bizitza
JaiotzaLondres1527ko uztailaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMortlake (en) Itzuli1608ko abendua (juliotar egutegia) (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jane Dee (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
St John's College (en) Itzuli
Old University of Leuven (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Thomas Digges
Hizkuntzaklatina
ingelesa
Irakaslea(k)Gemma Frisius (en) Itzuli
Gerhard Mercator
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, astronomoa, astrologoa, geografoa eta kartografoa
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

ZientziaAldatu

Zientzian eta magian izan zuen eragina, eta, beraz, apenas bereizten ziren. Garaiko gizon jakintsuenetako bat, Pariseko Unibertsitatean aljebra aurreratua irakastera gonbidatu zuten, hogei urte inguru besterik ez zituenean. Matematikaren defendatzaile handia eta astronomo errespetatua izan zen, baina baita nabigatzaile aditua ere, aurkikuntzen garaian Ingalaterrak egin zuen esplorazio-bidaietan biziki aktiboki parte hartu zuena. Eragin berezia izan zuen, Henry Billingsley bere lagunak 1570ean argitaratutako Euklidesen Elementuen lehen itzulpenerako idatzi zuen hitzaurreak.