Eva Argiñano Urkiola (Beasain, Gipuzkoa, 1960ko apirilaren 4a) sukaldari eta telebista aurkezlea da.

Eva Argiñano

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEva Argiñano Urkiola
JaiotzaBeasain1960ko apirilaren 4a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua, idazlea eta telebista aurkezlea

Facebook: evaarguinano Twitter: evaarguinano Instagram: eva_arguinano Edit the value on Wikidata

Postreetan aditua, bere anaia Karlos Arguiñanoren Zarauzko jatetxean lan egiten du.

Biografia aldatu

Hamasei urte zituela lanean hasi zen aitak zabaldu eta anaiak gidatutako jatetxean. Ikasketak bukatu eta gero, hainbat ikastaroei esker bere teknika hobetzea lortu zuen. Beranduago, bere anaiaren jatetxeko gozogintzako buru bihurtu zen.

1991n, TVE 1eko La cocina de cada día saioan egin zuen debuta anaiaren programako gozogintza atalean eta, 1998. urtean Argentinako Canal Treceko Karlos Arguiñano en tu cocina saioan ere aritu zen.

2006an, LaSextan bere saioa lortu zuen: Hoy cocinas tú izenekoa eta 2009. urtera arte zuzendu zuen saioa. Telebista kate berean Las tentaciones de Eva saioa ere aurkeztu zuen 2007an.

2009 eta 2010 urtetan zehar, Hogarutil telebista katean Navidades con Eva y Enrique (Enrique Fleischmann-ekin batera) eta Desayunos y meriendas de Eva Arguiñano aurkeztu zituen. 2011 eta 2013an, Cocina con sentimiento reality saioa aurkezu zuen Nova telebista katean.​

2013.urteko apirilaren 18an Larrialdietako zaintza bereziko unitatean artatu zuten, Donostiako Ospitalean. Izan ere, bihotzekoa eman zion eta ospitaleratu egin zuten. Aste bete igaro ondoren, Donostiako Poliklinikara eraman zuten eta bertan bihotzeko ebakuntza egin zioten.

Bibliografia aldatu

  • Los postres de Eva Arguiñano, 2002, Bainet Media
  • Las tentaciones de Eva Arguiñano, 2003, Bainet Media
  • La pastelería de Eva Arguiñano, 2004, Bainet Media
  • Lo más dulce, 2005, Bainet Media
  • Delicias de Eva Arguiñano para hacer en casa, 2007, Bainet Media
  • Atrévete con los postres de Eva Arguiñano, 2008, Bainet Media

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu