Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena

Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena Europako alderdi komunisten koordinakundea da. Ekimenak Europa osoko 29 alderdi kide ditu. Greziako Alderdi Komunistak Ekimenaren sortzaile nagusienetariko bat izan zen.

Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
Initiative of communist and workers’ parties of Europe
Sorrera2013ko urriaren 1a
Ideologia politikoaKomunismo
Marxismo-Leninismo
Antikapitalismo
Euroeszeptizismo
Internazionalismo
www.initiative-cwpe.org
Greziako Alderdi Komunistaren ekimena.

2013ko urriaren 1an sortu zuten eta sorrera bileran haren Idazkaritzako kideak Eslovakiako Alderdi Komunista, Espainiako Herrietako Alderdi Komunista, Greziako Alderdi Komunista, Hungariako Langileen Alderdia, Irlandako Langileen Alderdia, Italiako Alderdi Komunista, Letoniako Alderdi Sozialista, Suediako Alderdi Komunista eta Turkiako Alderdi Komunista izango zirela hautatu zuten.[1]

Ekimenaren helburua "Europari eta bereziki Europar Batasunari buruzko gaien ikerketan eta azterketan laguntzea, haren eremuan ezartzen den ildo politikoa eta langileen bizitzan eragina duena, halaber, alderdien jarrera bateratuen lanketan laguntzea eta haien elkartasunaren koordinazioa eta bestelako ekimenak" da.[2]

Alderdi kideak aldatu

Herrialdea Alderdia
  Austria Austriako Lanaren Alderdia
  Bielorrusia Bielorrusiako Langileen Alderdi Komunista
  Bulgaria Komunisten Batasuna Bulgarian
  Bulgaria Bulgariar Komunisten Alderdia
  Danimarka Alderdi Komunista Danimarkan
  Erresuma Batua Britania Handiko Alderdi Komunista Berria
  Errusia Errusiako Langile Komunisten Alderdia
  Errusia Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
  Eslovakia Eslovakiako Alderdi Komunista
  Espainia Espainiako Herrietako Alderdi Komunista
  Frantzia Berpizkunde Komunistaren Poloa Frantzian
  Frantzia Frantziako Komunista Iraultzaileen Batasuna
  Georgia Georgiako Alderdi Komunista Bateratua
  Grezia Greziako Alderdi Komunista
  Hungaria Hungariako Langileen Alderdia
  Irlanda Irlandako Langileen Alderdia
  Italia Italiako Alderdi Komunista
  Kroazia Kroaziako Langile Sozialisten Alderdia
  Letonia Letoniako Alderdi Sozialista
  Lituania Herri Fronte Sozialista
  Malta Maltako Alderdi Komunista
  Mazedonia Mazedoniako Alderdi Komunista
  Moldavia Herri Erresistentzia
  Norvegia Norvegiako Alderdi Komunista
  Polonia Poloniako Alderdi Komunista
  Serbia Jugoslaviako Alderdi Komunista Berria
  Suedia Suediako Alderdi Komunista
  Turkia Turkiako Alderdi Komunista
  Ukraina Ukrainako Komunisten Batasuna

Antzinako kideak aldatu

Herrialdea Alderdia
  Txekia Bohemia eta Moraviako Alderdi Komunista

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu