Espainiako Gerra Zibilaren azken partea

Espainiako Gerra Zibilaren azken partea Francisco Franco jeneralak 1939ko apirilaren 1ean sinaturiko agiria izan zen.

Espainiako Gerra Zibilaren azken partea
Jatorria
Egilea(k)Francisco Franco
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Historia

Gerra-partea aldatu

"Generalísimoaren Kuartel Nagusia. Estatu Nagusia" idazpurua duen folioa Espainian oso ospetsua den testu labur bat da; hitzez hitz, Francok eskuz idatzitako hitzak honako hauek dira:

Jatorrizkoa Euskarazko itzulpena
« En el día de hoy, cautivo y desarmado el Ejército Rojo, han alcanzado las tropas nacionales sus últimos objetivos militares. La guerra ha terminado.

El Generalísimo
Franco
Burgos, 1° Abril 1939.
»
« Gaurko egunez, Armada Gorria gatibu eta armagabetua, tropa nazionalek bere azken helburuak lortu dituzte. Gerra amaitu da.

Generalísimoa
Franco
Burgos, 1939ko apirilaren 1a.
»

Testuak dioen moduan, parte honek ofizialki gerra zibila amaitutzat jo zuen eta horren ondorioz, Espainian eta nazioartean zabaldu zuten.

Francok berak sinatutako gerra-parte bakarra izan zen. Bere edukia zehatz-mehatz berrikusi zuen eta zenbait zuzenketa egin zituen. Burgosko Isla jauregitik, gerra garaiko gobernu frankistaren egoitzatik, garai hartan gertu zegoen Espolon pasealekuko Radio Nacional de Españaren estudiora behin betiko testua presaren presaz eraman zuten. Fernando Fernández de Córdoba aktore eta irrati-esatariak, urte haietako irratigintzaren berezko intonazio eta enfasiarekin, 22:30ean irakurri zuen.

Testu-ingurua aldatu

  • "Parte". Radio Nacional de Españan Gerra Zibilean irratiz emandako gerra-partea albistegi konbentzionalago batek ordezkatu zuen, diktadura garaian izen bera mantendu zuen arren. Frankismoaren garaian, albistegiaren orduan Espainiako irrati pribatu guztiek irrati publikoarekin konektatzeko betebeharra zuten edo, garai haietan zioten moduan, "parte"aren orduan. Hori dela eta, frankismoa bizi izan zuten espainiar askok gaur egun ere edozein motatako albistegiei "parte" deitzen jarraitzen dute, bai irratikoei bai telebistakoei.
  • Generalísimoaren Kuartel Nagusia, garai hartan, Isla Jauregian zegoen, Burgosen, Gerra Zibilean zehar, matxinoen behin-behineko hiriburua zena.
  • III. garaipen-urtea (gaztelaniaz: III año triunfal) 1939ra deitzeko protokolo modu bat izan zen. Frankistek 1937ari I. garaipen.urtea eta 1938ari II. garaipen.urtea deitu zioten. 1939, parte honi esker, Garaipenaren Urtea (gaztelaniaz: Año de la Victoria) ere deitu zuten. Urteak eslogan propagandistikoen truke izendatzeko ohitura hau Mussoliniren Italiatik ekarri zutela uste izan dute. Italiar faxistek urteak zenbaki erromatarretan zenbatzen zituzten 1922an (Erromarako Martxaren urtea) hasita. Hala ere, Mercedes Martínezek, Francoren landazaina zen José Martínez Maza teniente koronelaren alabak, gerra hasi zenetik "garaipen-urtea" terminoa erabiltzearen beste zergatia azaldu zuen: "... Franco eta nire aita katolikoak ziren oso, eta, Elizaren arabera, ezin zen gerra bat hasi irabaziko zela ziur ez bazegoen. Horregatik esaldi hark garaipenaren konbentzimendu hori adierazi behar zuen".[1]. Martínez Maza teniente-koronelak Francok idatzitako gerra-partearen zirriborroa gorde zuen, eta erabili zuen arkatza geratzeko baimena eskatu zion. Honela kontserbatu zuten jatorrizko dokumentua, lehenik eta 1963an hil zen arte teniente-koronelaren eskuetan, eta ondoren bere familiakoen eskuetan. EFE agentziak duela hamarkada batzuk egindako zuri-beltzeko argazki bat izan ezik, ez zegoen zirriborro honen beste irudi publikorik, ABC egunkariak 75. urteurrenean esklusiboki eta koloretan argitaratu zuen arte.
  • Apirilaren lehena frankismoan zehar Garaipenaren Egun (gaztelaniaz: Día de la victoria) gisa ospatu zuten.
  • Tropa nazionalek beren azken helburu "militarrak" lortu zituztela kontuan izan behar dugu. Francok horrela armadaren garrantzi politikoa azpimarratu nahi zuen.
  • Partea gerraren amaieratzat hartua izan zen arren, 1939ko apirilaren amaierara arte borrokalari errepublikarren gerrillak (makiak) egon ziren eta gerra osteko urteetan gerrilla ahaleginak ere egon ziren Madril inguruan. Baina makiak milizianoak zirenez eta ez armada erregularreko kideak, agintari frankistek terroristatzat edo bidelapurrtzat hartu zituzten.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • de la Cierva, Ricardo. (1989). 1939 Agonía y victoria. Planeta ISBN 8432058688..
  • Rilova Pérez, Isaac. (2010). Historia del Palacio de la Isla de Burgos (1883-2010). Burgos: Instituto Castellano y Leonés de la Lengua ISBN 978-84-92909-09-4..

Kanpo estekak aldatu