Artikulu hau Eskoziako Glasgow hiriko futbol zelaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic Park (Derry)».

Celtic Park, zaletuen artean maiz Parkhead eta Paradise ezizenez deitua, Eskoziako Glasgow hirian dagoen futbol estadio bat da, Parkhead auzoan. Celtic Football Club taldearen egoitza eta jokalekua da. 60.355 ikusleentzako edukiera du eta edukiera aldetik Eskoziako bigarren estadiorik handiena da.

Celtic Park
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaGlasgow City
Koordenatuak55°50′59″N 4°12′20″W / 55.849711111111°N 4.2055888888889°W / 55.849711111111; -4.2055888888889
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1892ko abuztuaren 20a
Inaugurazioa1892
JabeaCeltic FC
Kirolafutbola
ErabiltzaileaCeltic FC
Edukiera60.355
Arkitektura
ArkitektoaPercy Johnson-Marshall (en) Itzuli

Historia aldatu

Estadio edo kiroldegi honen diseinatzailea Archibald Leitch arkitektoa izan zen, hau Rangers Football Club, Hearts, Sunderland AFC eta Everton F.C. taldeen futbol zelaien diseinatzailea ere izan zelarik. Estadio honek hainbat berrikuntza eta hobekuntza izan ditu, azkena 2004an burututakoa.

1938an ikusle kopuru handiena erregistratu zuen, Celtic eta Rangers taldeen arteko norgehiagoka batera 92.000 zaletu joan zirenean.

Mendebaldeko gune edo armailan (Jock Stein) Celtic taldeko zaletuak eseri ohi dira eta ekialdeko armailan berriz (Lisbon Lions) talde bisitari edo aurkariaren zaletuak.

Etorkizuna aldatu

Celtic taldeko agintariek estadioaren gaitasuna handitzeko aukera hausnartu zuten baina 2007an erakunde honetako Peter Lawwell presidenteak zelaiaren gaitasuna 8.000 ikusleetara handitzen zituzten berrikuntzen kostua garestiegia zela erabaki zuen[1].

Celtic Park estadioa 2014ko Commonwealtheko Jokuen egoitza izango da.

 
Celtic Park estadioaren ikuspegi panoramikoa.

Iruditegia aldatu

Oharrak aldatu

Kanpo estekak aldatu