Sunderland Association Football Club

Sunderland Association Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Sunderland hirian egoitza eta zelaia (Stadium of Light) dituena. Ingalaterrako 6 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu, ia denak XIX mendean eta XX mende hasieran.

Sunderland Association Football Club
Ezizena(k)The black cats
Sorrera1879
Futbol zelaiaStadium of Light
edukiera: 49.000 lagun
inaugurazioa: 1997
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak Ellis Short
EntrenatzaileaIngalaterra Simon Grayson
LigaLeague One
2018-195.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Chelsea 3 Sunderland 1 2015-16 (3).jpg
Jokalariak gola ospatzen.

HistoriaAldatu

1879an sortu zen Sunderland and District Teachers A.F.C (Sunderland eta barrutiko irakasleak futbol taldea) izenarekin. 1890-91 urtean sartu zen Ligan, Stoke ordezkatuz. Aston Villari 7-2 irabazi ondoren Ligaren fundatzailea zen William McGregorrek "Talentu guztien taldea" ezizena ezarri zion. Berehala iritsi ziren lehenengo tituluak, 1892, 1893, 1895 eta 1902ko Ligak hain zuzen ere. Garai hartako azken garaipena 1913ko Liga izan zuen.

Hurrengo urteetan apalago ibili ondoren 1936an seigarren liga eta 1937an lehenengo kopa lortu zituen. Bigarren Mundu Gerraren garaian jokalari askok Europan borroka egitera joan behar izan zuten eta Ingalaterrako Liga ez zen jokatu. Honen ordez Football League War Cup (Gerrako Kopa) antolatu zen eta 1942an Sunderland finalera iritsi zen, baina Wolverhampton Wanderers-ek irabazi zuen.

1957an eskandalo finantziero handi batean Sunderland errudun jo zuten eta 68 urtean lehenengo aldiz bigarren mailara bidalia izan zen. Ordutik aurrera talde apala bihurtu zen. Titulu berri bat irabazi zuen ordea, 1973ko Kopa.

1990. eta 2000. hamarkadetan gora eta behera ibili ondoren Drumaville kontsorzioak hartu du taldea eta Premier Leaguean aritu da azken urteotan baina 2016-17 denboraldian maila galdu zuen eta hurrengo denboraldian 2. mailako azkena izan zen. Gur egun 3. mailan dabil.

ZelaiakAldatu

Irabazitako txapelketakAldatu

Txapelketa nazionalakAldatu

Kanpo estekakAldatu