Akrillai (Antzinako grezieraz: Ἄκριλλαι, latinez: Acrillae) greziar kolonia bat zen, Siziliako Ragusako probintzian kokatuta, gaurko Chiaramonte Gulfi hirian. Koloniaren aztarnak Piano del Conte-Morana eta Piano Grillo auzoetan aurkitu dira. Nekropolis bat, K.a. VI.-V. mendekoa Paraspola-Pirruna auzoan agertu da. Historialariek izen ezberdinak erabili dituzte: Akrilla, Akrille; antzinako iturrietan Akrillaiu, eta zenbait latindarrek Acrilla eta Acrille.

Akrillai
Fitxategi:File:South-east Sicily Citites of V century.jpg
Siziliako hego-ekialdeko hiriak V. mendean
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Ragusa
Italiako udalerriChiaramonte Gulfi
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°02′N 14°41′E / 37.03°N 14.68°E / 37.03; 14.68
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Korinto, Kreta eta Sirakusa
GaraiaK.a. 598
UzteaK.o. 827
KulturaGreziar arkaikoa, erromatarra, arabiarra

Historia aldatu

Greziar aldia aldatu

Korintoko kolonoek eta Sirakusak fundatu zuten Akrillai, Camarinarekin batera (K.a. 598). Honek Hipparis harana kontrolatzean, Gelaren (Kretak eta Rodasek fundatutako hiria) boterea murrizten zuten. Akrillai Sirakusa, Gela eta Akragaseko bidean egotean, etenaldi gisakoa zen. Akraiko eta Kasmenako bidea hartuz, hegoaldeko Iblei mendiak eta Hibla Herearen artekoa ekiditzen zen. Hiriko ekonomia merkataritzan zetzan, Via Selinuntinan haren kokapen estrategikoari esker. Akrillairen gertu, Scornavacche greziar kokalekua zegoen, non arestiko indusketek buztinezko labeak aurkitu dituzten. Akrillaiko historia osoan, Sirakusaren aliatua eta haren kontrol pean egon zen. Tito Livioren arabera, hiria gotorleku gisa erabili zen kartagotarren bigarren kanpainan Sizilian. K.a. 406an, Agrigento eta Gela erori ondoren, hiria lehenbiziz suntsitu zen, kartagotarrak bide hortatik igaro zirenean Sirakusa erasotzeko eta setiatzeko.

Erromatar Acrillae aldatu

Tito Liviok azaltzen du[1] [2] Akrillain gertatutako gudua Sirakusako armada (Hipokrates estrategoak gidatuta) eta erromatar armadaren artean, Marko Klaudio Martzelok zuzendutakoa:

« Gau batean, K.a. 213an, erromatarrek Sirakusa setiatzen zutenean, sirakusar armadak lortu zuen erromatarren lerroak zeharkatzea. Epizides, Hipokratesen anaia, hiriaz arduratu zen bitartean, Hipokratesek Akrillaira eraman zuen armada erromatarrak kontraerasotzeko. Martzelo kontsula Akrillairantz abiatu zen eta han aurkitu zuen sirakusar armada kanpamentua prestatzen ari zela. Martzelok, kartagotarren kontrako gerretan prestakuntza handia lortu zuenez, erasotzeko agindu zuen. Sirakusarrak, nahasirik eta armarik gabe, banatu zituen zalditeriatik eta haien buruzagiengandik. Besteren ezean, Hipokratesek babesa bilatu zuen Akrain. »


Hipokratesen porrotaren ostean, Akrillai hiria Siziliako erromatar probintziaren zati bat bilakatu zen. Izena latinizatuta Acrillae izan zen[3].

Gulfi arabieraz aldatu

K.o. 827an, hiria berriro suntsitu zen, Orduan, Asad ibn al-Furaten arabiarrak izan ziren. Acrillae izenaren ordez, arabiarrek hiriari Gulfi izena jarri zioten, arrosa-lorategia eta landaredi oparoaren tokia esan nahi zuena. Dirillo ibaia ere, Acrillaetik hartzen zuen izena. Greziar-erromatar garaian Atxates deitzen zuten (agata): toki hartan holako harria ugaria zelako[4] [5] [6].

Indusketak aldatu

Corrado Melfi historialariak Akrillai aurkitu eta Antonio Di Vita arkeologoak identifikatu zuen, (Linzeen Akademia Nazionaleko kide bat) eta hainbat indusketa-kanpainak gauzatu zituen. Aurkikuntzak Ragusako Hibleako Museo Arkeologikoan eta Siziliako Eskualdeko Museo Arkeologikoan daude.

Erreferentziak aldatu

  1. thelatinlibrary.com Livy, Book XXIV, 35-36 latinez.
  2. LIVIO: XXIV. liburua, 24.35-24.36
  3. Dictionary of Greek and Roman Geography (1854), ed. William Smith, LLD (20.68).
  4. Theophrastus, On Stones
  5. PLINIO ZAHARRA: The Natural History, Book XXXVII Chapter 54, at the Perseus Project.
  6. The Chambers Dictionary (2001) Edinburgh: Chambers Harrap Publishers. 27 or.

Kanpo estekak aldatu