Ōtsu (japonieraz: 大津市 Ōtsu-shi?) Shiga prefekturako hiriburua da. 2012ko erroldaren arabera 341,684 biztanle ditu. Biwa aintzirako kai garrantzitsuena da. Asuka Aroan bost urtez Japoniako hiriburua izan zen eta Enryaku-ji tenplua Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak multzoaren barnean.

Ōtsu
大津市
大津市 (Ōtsu-shi)
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Shiga
AlkateaKenji Satō (en) Itzuli
Izen ofiziala大津町
大津市
Jatorrizko izena大津市
Geografia
Koordenatuak35°01′04″N 135°51′17″E / 35.01781°N 135.85472°E / 35.01781; 135.85472
Map
Azalera464,10 km²
MugakideakRitto (en) Itzuli, Kusatsu, Takashima (en) Itzuli, Koka (en) Itzuli, Kyoto, Uji eta Ujitawara (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria342.607 (2021eko martxoaren 1a)
1.634 (2015, 2015)
Dentsitatea738,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1933ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakInterlaken, Würzburg, Lansing, Mudanjiang eta Gumi (en) Itzuli
http://www.city.otsu.lg.jp/ www.city.otsu.lg.jp

Historia aldatu

Ōtsu Ōmi probintzia zaharreko hiriburua izan da historian zehar. Ōtsu izenak "kai handia" esan nahi du, aintzinatik Biwa aintzirako garraioaren zentrua izan baita. Halakoa zen merkatal bideetan zeukan garrantzia 667 eta 672 artean Japoniako hiriburu izan zela. Jinshin Gerran ordea Ōmi Ōtsu jauregia deuseztua izan zen eta enperadoreak alde egin zuen gertu dagoen Kyotora. Une horretan Furutsu (古津, "kai zaharra") izena jaso zuen.

Kyotoren alboan hiriburu beriaren hiri satelite eta merkatalbide garrantzitsu bihurtu zen Ōtsu berriz ere. Edo Aroan Tokugawatarren kontrolpean egon zen eta Kyoto eta Edo (Tokio) arteko posta hiri bihurtu zen. 1868ko Meiji berrezarkuntzan enperadorea Tokiora joan zen eta Ōtsuk ezinbestekoa izateari utzi zion. Hala ere Biwa aintzira kontrolatzen zuen Shiga prefeturaren hiriburu izendatua izan zen.

1891ko maiatzaren 11an atentatu saiakera ezaguna gertatu zen Ōtsun. Biwa aintziratik Kyotora bueltan zetorren Errusiako Nikolas tsarevitxaren aurka (gerora Nikolas II.a tsarra izango zena). Tsuda Sanzō eskoltak ezpataz hil nahi izan zuen eta Nikolas bizirik atera zen arren Errusia eta Japoniaren arteko krisi diplomatikoa izan zen.

Ōtsu hiri modernoa 1898ko urriaren 1ean eratu zen.

Geografia aldatu

"L itxurako" lurraldea du, Biwa aintzira eta Kyoto hiriaren artean. Aintzira Japoniako handiena da, 673'9 km²-ko azalera baitu. Biwako Kuasi-Parke Nazionalak babestuta dago. Iparraldean Hira eta Hiei mendilerroak ditu.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu