Aureo (txanpona): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Aureoa''' (latinez aureus eta pluralean aurei) Antzinako Erromako urrezko txanpon bat izan zen, zilarrezko 25 denariogen baliokidea. K. a. I. mendea|...
(Ez dago alderik)

21:50, 3 urtarrila 2015ko berrikusketa

Aureoa (latinez aureus eta pluralean aurei) Antzinako Erromako urrezko txanpon bat izan zen, zilarrezko 25 denariogen baliokidea. K. a. I. mendetik IV. menderarte igorri zen etenik gabe, bizantziar solidoak ordeztu zuenean. Aureoak denarioaren antzeko neurria zuen gutxi gora-behera, zuen urre dentsitatearen ondorioz astunagoa zen arren.

Julio Zesarren garaitik aurrera, aureoa askoz sarriago txanpondu zen. Zesarrek txanponaren pisua erromatar libraren (8 gramoren baliokidea gutxi gora-behera) berrogeirenean ezarri zuen. Neron enperadorearen agintaldian, aureoaren pisua erromatar libraren berrogeitabostenera murriztua izan zen.

Marko Aurelio enperadore filosofoaren agintaldian, aureoaren ekoizpena jaitsi egin zen, eta Karakalarenean berriz murriztu zen bere piusua erromatar libraren berrogeitamarrenera.

309an bizantziar solidoak hartu zuen bere ordezkoa, Konstantino Handiaren agintaldian.