Beningo brontzeak mila pieza baina gehiagoz osatutako metazlezko plaza eta eskultura oroigarrien bilduma bat da, jatorriz Beningo Erresumako errege jauregian zeuden. XIII. mendean edoek sortu zituzten eta 1897an britainiarrek pieza gehienak bereganatu eta gaur egun Britainiar Museoan ikusgai daude, hain zuzen ere, Afrika saileko 25. aretoan, gainontzeko piezak museo ezberdinetan sakabanatuak daudelarik.

Beningo brontzeak
Jatorria
Honen izena daramabrontze eta Beningo Erreinua
Ezaugarriak
Materiala(k)kobre-aleazioa
Kokapena
LekuaEthnological Museum Berlin (en) Itzuli
British Museum
Nigerian National Museum, Lagos (en) Itzuli
BildumaBritish Museum, Bostongo Arte Ederren Museoa eta Ethnological Museum Berlin (en) Itzuli
Estatu burujabe Nigeria
Nigeriako estatuEdo
HiriaBenin City
Gertaera nabarmenakBenin Expedition of 1897 (en) Itzuli
Arpilatze

Beningo brontzeek garaiko europarrek Afrikako kulturarekiko eta tribuen artearekiko harreta bereganatu zuten. Hasiera batean, europarren ustetan "basatiak" ala "kultura zaharkitua" zuten jendeak horrelako artelan garatuak egitea ezinezkoa edota harrigarria izan zen. Metalurgiaren ezagutza portugaldarrengandik bereganatu ote zuten ere pentsatu zen. Gaur egun brontzeak XIII. mendetik aurrera egin zirela, eta gehienak XV-XVI. mendeen artean burutu zirela jakina da. Brontzeen sorkuntza garairik oparoenak Esigieren erregealdia (1550) eta Eresonyen erregealdian (1735-1750) izan ziren.

Nahiz eta multzo guztiak «Beningo brontzeak» izendapen orokorra jaso izan, piezak guztiak ez dira brontzezkoak: latoi, edota brontze eta latoi nahazketaz eginirikoak ere badaude; bai eta zurez, keramikaz, marfilez eta beste zenbait materialez egindakoak ere. Argizari galduaren teknikaz eginak daude eta teknika honen bitartez egindako pieza onenatzat jo ohi dira.

Kanpo estekak aldatu