Benedikto Anianekoa

Benedikto Anianekoa [1] (latinez: Benedictus Anianensis; alemanez: Benedikt von Aniane; Septimania, 747 aldean - Kornelimünsterko abadia, Akisgran, 821eko otsailaren 12a), jaiotza izena Witiza, beneditar lekaidea izan zen.[2] Elizak santutzat gurtzen du. Jaieguna, otsailaren 12an ospatzen da.

Benedikto Anianekoa
Benedikt von Aniane.jpg
abade

Bizitza
JaiotzaHérault, 750 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAkisgran821eko otsailaren 11 (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmonjea, abadea eta idazlea
Santutegia
Otsailaren 12
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

BizitzaAldatu

774 edo 775ean, Saint-Seineko abadian sartu zen. 782an, Anianeko abadia sortu zuen Hérault ibaiaren ertzean, Montpelliertik 26 km mendebaldera. San Benedikto Nursiakoaren araudia finkatu eta berriro ezarri zuen Karlomagnoren inperioaren garaian; bi puntu nagusi hartu zituen oinarri: mundutik erabat berezirik bizitzea eta fraideen ohitura batasuna.

ErreferentziakAldatu

  1. Benedikto, pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
  2. Lopez de Luzuriaga Martinez, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza : Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-591-2. PMC 1055581693. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Anianekoa