Beltxale distiratsu[1] edo binorri distiratsu du izen arrunta Ligustrum lucidum zuhaitzak. Oleaceae landareen espezie bat da, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago eta hainbat tokitan espezie inbaditzailea bilakatu da, bertoko basoetako flora autoktonoa lekuz aldaraziz.

Beltxale distiratsu
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
GeneroaLigustrum
Espeziea Ligustrum lucidum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLigustrum lucidum seed (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Generoaren espezie handiena da. Hosto iraunkorreko zuhaitz honek 3 eta 8 metro arteko garaiera du baina 15 metro altuera har dezake. Hostoak berde ilunak dira, luzeran 5-15 cm eta zabaleran 3-8 cm bitartean. Fruituak esferikoak 0.6-1 cm ingurukoa dira, urdinxkarak eta distiratsuak. [2]

Erabilera aldatu

Txinatar medikuntza tradizionalean erabili izan dira fruituak. Sexu ezintasuna, tinnitusa eta nekea tratatzeko erabiltzen dira.

Taxonomia aldatu

William Townsend Aitonek deskribatu zuen Ligustrum lucidum eta Hortus Kewensis-en argitaratua ; edo, Catalogue of the Plants Cultivated in the Royal Botanic Garden at Kew. London (2. edizioa) 1: 19. 1810. [3]

Etimologia

Ligustrum : aligustre plantako izen latindarretik eratorritako izen orokorra.[4]

lucidum: epitetoa, latinez "distiratsua" [5] esan nahi du.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu