Ligustrum
Ligustrum Oleaceae familiako genero landare loredun baten izen arrunta da, barnean 50 espezie dituena.
Ligustrum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Oleaceae |
Generoa | Ligustrum |
Genero honetan daude Ligustrum vulgare edo arbustu arrunta, Ligustrum lucidum edo beltxale distiratsua, eta Ligustrum japonicum edo deabru-zura.
Arbustu arrunta oso ohikoa da hirian, sastrakan eta baso-bazterretan, eta maiatzean bere loreak oso usaintsuak dira.[1]
Beltxale distiratsua edo binorri distiratsua jatorriz, Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. Gaur egun munduko herrialde askotan hedatua dago eta hainbat tokitan espezie inbaditzailea bilakatu da, bertoko basoetako flora autoktonoa lekuz aldaraziz.
“Deabru-zura” izen hori nondik ote datorkio Ligustrum japonicum-i? Bere zura gogorra eta malgua da; ez da holakorik erraz aurkitzen. Adar berriak lokarri gisa erabili izan dira. Hortik ote datorkio izena, Ligustrum alegia? Plinio Zaharrak omen dio lĭgo,āre (lotu) aditz latinotik datorkiola. Upelak itxi eta irekitzen dituzten txotxetan ere ikusi izan dut zur hori.[2]
-
Lorea
-
Ilustrazioa
-
Fruitua
Espezieak
aldatu- Ligustrum amamianum
- Ligustrum amurense
- Ligustrum angustum
- Ligustrum australianum
- Ligustrum amamianum
- Ligustrum amurense
- Ligustrum angustum
- Ligustrum australianum
- Ligustrum chenaultii
- Ligustrum compactum
- Ligustrum confusum
- Ligustrum delavayanum
- Ligustrum expansum
- Ligustrum glomeratum
- Ligustrum gracile
- Ligustrum henryi
- Ligustrum ibota
- Ligustrum indicum
- Ligustrum japonicum
- Ligustrum leucanthum
- Ligustrum lianum
- Ligustrum liukiuense
- Ligustrum longitubum
- Ligustrum lucidum
- Ligustrum massalongianum
- Ligustrum microcarpum
- Ligustrum morrisonense
- Ligustrum obovatilimbum
- Ligustrum obtusifolium
- Ligustrum ovalifolium
- Ligustrum pedunculare
- Ligustrum pricei
- Ligustrum punctifolium
- Ligustrum quihoui
- Ligustrum retusum
- Ligustrum robustum
- Ligustrum sempervirens
- Ligustrum sinense
- Ligustrum strongylophyllum
- Ligustrum tenuipes
- Ligustrum tschonoskii
- Ligustrum vulgare
- Ligustrum xingrenense
- Ligustrum yunguiense
Erreferentziak
aldatu- ↑ Garin, Francisco.. (D.L. 1986). Guía de plantas silvestres del parque de Pagoeta Pagoeta Parkeko landare basatien gidaliburua. Diputación Foral de Guipúzcoa, Departamento de Agricultura y Pesca = Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Arrantzako Saila ISBN 84-505-3644-8. PMC 434254471. (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
- ↑ «Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).