Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa
Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa (Beatriz Isabel Federica Alfonsa Eugenia María Teresa Bienvenida Ladislaa; La Granja de San Ildefons Errege Jauregia, Segovia; 1909ko ekainaren 22a – Torlonia jauregia, Erroma, 2002ko azaroaren 22a), Espainiako infanta izan zen jaiotzez, eta Civitella-Cesiko printzesa ezkondu zenetik, 1935ean, printzerria desagertu zen arte, 1946an.
Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Doña Beatriz Isabel Federica Alfonsa Eugénie Cristina Maria Teresia Bienvenida Ladislàa de Borbón y Battenberg |
Jaiotza | La Granja de San Ildefonso Errege Jauregia, 1909ko ekainaren 22a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Erroma, 2002ko azaroaren 22a (93 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Familia | |
Aita | Alfontso XIII.a Borboikoa |
Ama | Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
Ezkontidea(k) | Alessandro Torlonia, 5th Prince of Civitella-Cesi (en) (1935eko urtarrilaren 14a - 1986ko maiatza) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatu1909ko ekainaren 22an jaio zen.[1] Urte bereko ekainaren 27an bataiatu zuten, eta izen hauek jarri zizkioten: Beatriz, Isabel, Federica, Alfonsa, Eugenia, Cristina, María Teresa, Bienvenida eta Ladislaa. Haren aitabitxiak izan ziren osaba-aitona, Frederiko Austriako eta haren alaba izan ziren, Elisabet Austriakoa artxidukesa.[2][3] Alfontso XIII.aren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren hirugarren seme-alaba izan zen Beatriz, eta, hala, Alfontso XII.a Espainiakoaren eta haren bigarren emaztearen, Maria Kristina Austriakoaren biloba zen aitaren aldetik; bere amaren aldetik Henrike Battenbergekoaren eta Beatriz Erresuma Batukoaren biloba zen, Viktoria erreginaren alabarik gazteena.
Beatriz deitu zioten, amona bezala. Familian Baby deitzen zitzaion.[4] Gainera, Viktoria Erresuma Batukoak bizirik izan zuen azken birloba izan zen.[5]
Berak eta haren ahizpa Maria Kristinak pianoa jotzen ikasi zuten Carolina Peczenik kontzertista poloniarrarekin, eta dantzan Marguerite Vacanirekin, Erresuma Batuko Elisabet II.a erreginaren eta haren ahizpa Margarita printzesaren dantza irakasle berbera.[6]
Beatrizek, Espainiako gainerako errege-familiak bezala, erbestera joan behar izan zuen 1931ko apirilaren 15ean, egun bat lehenago Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren. Beatriz infantak Erroman finkatu zuen egoitza, han bizi baitzen bere aita. Ama Lausanatik hurbil jarri zen bizitzen. 1950ean, Beatriz Espainiara itzuli zen lehen aldiz erbestetik, eta Ritz hotelean (Madril) hartu zuen ostatu. Jende asko joan zen hotelaren atarian, monarkiari babesa emateko, baina gertaera horien aurrean, Francisco Franco diktadoreak Espainiako lurraldetik ateratzea agindu zuen. Denboraldi batzuk eman zituen herrialdean, baina ez zuen ohiko bizilekua bere jaioterrian finkatu. Hil baino lehentxeago, oporrak igaro zituen Santanderren. Garai hartan Piélagosko (Kantabria) ohorezko alkate izendatu zuten.[7]
Ezkontza eta ondorengoak
aldatuAlfontso XIII.ak hemofiliaren arriskuak ezagutzen zituzten bikotekideak nahi zituen. Hemofiliak, jada, bi seme-alaba eraman zizkion: Alfontso, Asturiasko printzea, eta Gonzalo infantea.
Beatriz Borboikoa eta Battenbergekoak Erromako Gesù elizan ezkondu zn, 1935eko urtarrilaren 14an, Alessandro Torloniarekin (1911-1986), Civitella-Cesiko V. printzea, Marino Alessandro Torlonia printzearen semea eta haren emazte Mary Elsie Moore. Printze-etxe horrek ez zuenez aginterik, bere ondorengotzari uko egin zion.[8][9] Ordura arte, Alfontso eta Jaime anai nagusiek eskubide dinastikoei uko egitearen ondorioz, 1933an, Beatriz infanta bigarrena zen Espainiako tronu hutsaren ondorengotza-lerroan, anaia gaztearen atzetik, Joan Borboikoa, Joan Karlos I.a aita eta Filipe VI.aren aitona.
Beatriz infanta Erromako egoitzan hil zen, Torlonia Jauregian, Bocca di Leone kaleko 78an, eta hiri horretan lurperatu zuten. Iloba, Joan Karlos I.a Espainiako erregea, haren emaztea, Sofia erregina eta Asturiasko printzea izan ziren hiletetan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Acta de nacimiento y presentación de la Infanta que ha dado á luz Su Majestad la Reina Doña Victoria Eugenia.» Gaceta de Madrid 23 de junio de 1909.
- ↑ «Ceremonial observado en el solemne y religioso acto de administrar el Santo Sacramento del Bautismo á S. A. R. la Infanta, que dio á luz S. M. la Reina el día 22 del actual.» Gaceta de Madrid 30 de junio de 1909.
- ↑ El bautizo de la infanta Beatriz. 28 de junio de 1909, 7 or..
- ↑ Hemeroteca ABC
- ↑ Descendientes de la reina Victoria. .
- ↑ Baby y Crista: las Infantas que sabían inglés, francés, alemán y lenguaje de signos
- ↑ Hemeroteca ABC
- ↑ En la iglesia del Jesús, de Roma, se celebró ayer con asistencia de los reyes de Italia, la boda de doña Beatriz de Borbón con el príncipe de Torlonia. 15 de enero de 1935, 21 or..
- ↑ De la boda de doña Beatriz. 16 de enero de 1935, 21 or..