Barranco de la Torre

Nafarroa Garaiko partzuergoa

Barranco de la Torre[1][a] (108. partzuergoa: Melida-Murelu Konde) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdeaeskualdean.

Barranco de la Torre
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
Udalerria 
Administrazioa
Motapartzuergo
Posta kodea-----
Geografia
Koordenatuak42°21′14″N 1°33′56″W / 42.35383638°N 1.565479°W / 42.35383638; -1.565479
Azalera0,32 km²
Garaiera313-355 metro
Distantzia65,9 km (Iruñetik)
Demografia
Datu gehigarriak
OharrakMelidak eta Murelu Kondek administratua

Melida eta Murelu Konde herriek partekatzen dute partzuergo hau.

Geografia aldatu

Barranco de la Torre Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean.

Mugakideak aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Partzuergoa Erriberriko merindadean dago, Bardeatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera. Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Kaparrotsu edo Erriberri abiapuntutzat harturik.

Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[2][3]

Klima eta landaredia aldatu

Barranco de la Torreko klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean. Haizerik ohikoena iparreko ziertzo haizea da; eta, uda garaian, hegoaldekoa.

Partzuergoa iparraldean klima mediterraneoari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak. Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landare gipsikola eta halofiloak ageri dira.

Estazio meteorologikoa aldatu

Murelu Konde edo Melida udalerrietan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Kaparrotsu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

      Datu klimatikoak (Kaparrotsu, 1953-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 23.0 28.0 32.0 38.5 42.0 47.0 43.0 41.0 33.0 27.0 21.0 47.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 12.1 16.2 18.3 23.0 28.3 31.4 31.0 26.6 20.6 14.0 10.2 20.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 6.9 10.2 12.3 16.7 21.2 23.9 23.7 19.9 15.1 9.4 6.1 14.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.7 4.2 6.3 10.3 14.2 16.4 16.4 13.2 9.5 4.9 2.0 8.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -7.0 -7.0 -3.0 1.0 5.0 8.0 7.0 4.0 -1.0 -8.0 -13.0 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 27.7 22.9 25.9 50.9 48.3 31.6 22.1 25.0 42.4 47.7 41.1 35.8 421.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.5 26.6 31.0 44.2 50.6 42.2 35.8 83.0 84.2 45.5 42.5 41.2 84.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 8.2 7.7 10.3 9.7 6.4 4.6 4.7 5.8 9.6 10.9 9.7 97.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.8 0.4 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.6 2.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Oharrak aldatu

  1. /anð̞iáɣ̞a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  3. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio Aragoi beherea (-a) izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Kaparrotsu» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Kaparrotsuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu