Barbare Eristavi-Jorjadze[1] (georgieraz: ბარბარე ერისთავი-ჯორჯაძე; Kistauri, 1833 – Gremi, 1895eko apirilaren 22agreg./apirilaren 10ajul.) georgiar printzesa, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Barbare Jorjadze

Bizitza
JaiotzaKistauri (en) Itzuli, 1833
Herrialdea Georgia
 Errusiar Inperioa
HeriotzaGremi (en) Itzuli1895eko apirilaren 10a (juliotar egutegia) (61/62 urte)
Hobiratze lekuaTelavi
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, community leader (en) Itzuli eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Bizitza

aldatu

Davit Eristavi printzaren alaba eta Rapiel Eristavi poeta eta historialariaren arreba, Barbare Jorjadze Kistaurin jaio zen 1833an. 12 urterekin Zakaria Jorjadzerekin ezkondu zen[2][3][4].

Georgiako lehen feministatzat hartua, Jorjadze poeta, antzerkigile eta saiakeragilea izan zen[3]. 1858an hasi zen idazten, Tsiskari aldizkarian poesia argitaratuz[5]. Kritikatua izan arren, argitaratzen jarraitu zuen Droeba, Iveria, Kvali eta Jejili aldizkarietan[2][5].

1861ean georgieraren modernizazioaren inguruko eztabaidan parte hartu zuen, Ilia Txavtxavadzeren ideiak zalantzan jarriz[2].

1874an errezeta-liburu bat argitaratu zuen Ekvtime Kheladzeren argitaletxean. Liburu honek georgiar zein europar plateren errezetak bildu zituen[2]. Gaur egun ezaguna izaten jarraitzen du eta errezeta asko georgiar plater tradizionalak prestatzeko praktika estandartzat hartzen dira[3].

1893an Hitz batzuk gizon gazteen arretarako izeneko gutuna argitaratu zuen Kvali aldizkarian[5][3]. Emakumeen eskubideen gaia jorratzen du eta georgiar feminismoaren manifestutzat hartzen da[2].

1895ean hil zen. 2017an Georgiako Parlamentuko Liburutegi Nazionalak irakurketa-gela bati Barbare Jorjadzeren izena jarri zion[3][6].

Erreferentziak

aldatu
  1. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. a b c d e (Ingelesez) Gaprindashvili, Lela. «Barbare Eristavi-Jorjadze» Heinrich Böll Stiftung 2014-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. a b c d e (Ingelesez) Lomsadze, Giorgi. «19th Century Princess And Cookbook Author Was Also Georgia's First Feminist» NPR 2017-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. (Ingelesez) Barkaia, Maia; Waterston, Alisse. (2017). Gender in Georgia: Feminist Perspectives on Culture, Nation, and History in the South Caucasus. Berghahn Books, 24 or. ISBN 9781785336768..
  5. a b c (Ingelesez) «Barbare Eristavi-Jorjadze - Writer» Gender Mediator jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-18) (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  6. (Ingelesez) «Barbare Jorjadze's Room Opens in National Library of the Parliament of Georgia» UNDP in Georgia 2017-12-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-11-22) (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

aldatu