Barbara Blomberg

alemaniar dama, Karlos I.aren maitalea eta Joan Austriakoaren ama

Bárbara Blomberg Lohman (Ratisbona, Bavaria, Alemania, 1527Ambrosero, Kantabria, 1597ko abenduaren 17a) alemaniar dama izan zen, Karlos V.a Germaniakoa eta I.a Espainiakoaren maitalea eta Joan Austriako jaunaren ama.[1][2]

Barbara Blomberg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBárbara Blomberg Loham
JaiotzaRatisbona, 1527 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaAmbrosero1597ko abenduaren 17a (69/70 urte)
Hobiratze lekuaConvent of Padres Capuchinos, Montehano (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
JarduerakMaitalea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

Biografia aldatu

Gurasoak Ratisbonako burges senar-emazteak ziren, Wolfgang Blomberg eta Sibylle Lohman, larruak erosi eta saltzen zituztenak. Bikotearen alaba nagusia zen.[3] 1546ko udan, Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadorea ezagutu zuen, 46 urtekoa, hura Dieta Inperial batera (Reichsstände) joan zenean. Dieta Inperial izeneko horiek Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko estamentu- eta lurralde-partikularismoaren irudikapena ziren eta bertan erabaki garrantzitsuak hartzen ziren. Karlos V.a liluratuta geratu zen 19 urteko Sibylle Lohman neska gaztearen edertasunaz eta kanturako zituen dohainez. Biek maitasun labur baina grinatsua bizi izan zuten.

 
Joan Austriakoa, Karlos V.aren ezkontzaz kanpoko semea eta Felipe II.aren anaiordea, 1567

Topaketa horretatik eta bien maitasun harremanetik jaio zen sekretu hertsian 1547an, Karlos V.a enperadorearen ezkontzaz kanpoko Joan Austriako ume ezagun eta errekonozitua.[4]

1550ean, Barbara Blomberg Jerónimo Píramo Kegellekin (Jerôme Pyramus Kegell) ezkondu zen. Joan Austriako jaunaren tutorea zen senarrak izena eman zion semeari eta Karlos V.aren maitasun-harremanak estali zituen. Trukean, enperadorearen armadako komisarioa izan zen Maria Hungariakoaren gortean, Bruselan, non Barbara bizi izan zen 1551tik aurrera.[5] Barbararen semea, Joan Austriakoa, amarengandik banandua izan zen heziketa emateko. Lehenengo, enperadorearen ganbera-laguntzailea zen Adrián Du Bois-ek hezi zuen. 1550ean, Espainiara eraman zuten, Ana Medinaren babespean heztera. Medina kapera inperialeko biola jotzaile zen Francisco Massyrekin zegoen ezkonduta.[4]

Barbarak beste bi seme izan zituen Jeronimo Píramo Kegell senarrarekin. Horietako bat urez betetako upel batean ito zen 1569an, eta nagusiena Espainiako armadan Flandrian jardun zuen Pyramus deitura erabilita, eta koronel mailara iritsi zen. Gero, Saint-Martin baronesarekin ezkondu zen.[3]

Pentsioa aldatu

1569an, 42 urte zituela, semea galdu baino hilabete batzuk lehenago, senarra hil eta egoera ekonomiko eskasean gelditu zen familia. Fernando Álvarez de Toledo (Albako dukea) Herbeheretako gobernadore nagusia zenaren eskariz, enperadorearen beraren eta, ondoren, Espainiako Felipe II.a erregearen eskutik, Joan Austriako jaunaren ama izanda, urteko 4944 florin-pentsioa eman zitzaion. Denbora horretan, Albako dukeak Anberes, Gante eta Luxenburgora eraman zuen bizitzera, bere ezkongai ugariekin ezkontzeko arriskua zela eta. Felipe II.a erregearen agenteek egindako txosten sekretuetan berri eman zuten. Txosten horietan argi eta garbi azaltzen da Barbarak maitalea aldatzeko zuen erraztasuna, putetxe baten jabearekiko adiskidetasunaz gain.[3]

Elkarrizketa bakarra semearekin aldatu

Izaera libertinokoa, «Madame» izenez bizimodu eskandalagarri eta xahutzailea, ezaguna zen eta bere seme Joan de Austriakoaren arreta sortu zuen azkenean. 1576an, amaren eta semearen arteko elkarrizketa bakarrean Barbarak, gustukoa izan ez bazen ere, onartu egin zuen, Espainiara bidaiatzea, semearen egoera politikoa ez kaltetzeko. Joan semeak 1577an, Herbehereetako gobernadore kargua hartu zuen, eta Barbarak moja-komentu batean sartu behar izan zuen. Komentuak kanpoko mundutik isolatuta zeudenez, garai hartan leku aproposak ziren goi-klaseko emakumeek beren bizimodu libertinoak ahazteko. Barbara, dibertitu eta bizitza alai eta independentea izateko irrikaz zegoena, moja-komentu bateko gogo-jardunek gogaitu egiten zuten.[3]

Kantabriara eta komentura aldatu

1577ko martxoaren 13an Kantabriako Laredo herriko porturan lehorreratu zen, Conrado de Píramo semea lagun zuela. Erraina, María de Algora Saint-Martín baronesa eta lau bilobak ere etorrri ziren. Luis Méndez Quijaren alarguna zen Magdalena de Ulloa izan zuen zain, zeinekin hazi eta hezi zuten bere semea. Garai hartako hainbat akta eta dokumentu historikok erregistratu zuten Barbara Blombergek Trasmierako hainbat leku eta herritako bisitaldia, Merindadean egiten ziren hainbat festatan parte hartu baitzuen.[4] Handik abiatu zen, Mazoteko San Cebriango Santa Maria la Real komentuan sartzeko, Valladolidetik 70 bat kilometrora.[3]

1578an, Namurren, 33 urte zituela, semea goiz hil ondoren, Colindresera joatea eskatu zuen Bárbara Blombergek, monasterioan bizitza oso desatsegina egiten baitzitzaion.[6]

Anbroseroko jauretxean azken urteak aldatu

Hala, bada, 1580an komentua utzi eta Juan de Escobedorena izan zen jauretxe zaharrera (1578an hil zuten semearen idazkaria) joan zen bizitzera. 1584an, Juan de Mazateve aposentadorearen etxe batera joan zen bizitzera, Ambrosero herri txikira (Kantabria). Bizi izan zen auzoari Madama izena eman zioten Barbararen ohorez.[4][3][7] Han igaro zituen azken urteak familiarekin eta bere zerbitzuko langileren batekin, landetxe batean, Don Juan semeak esleitu zizkion errentez eta Felipe II.a erregeak eman zion 3.000 dukat pentsioaz ere, eta bizimodu independentea izan zuen.[3]

1597ko abenduaren 17an hil zen Karlos V.aren maitalea, eta Kantabriako Escalanteko Montehanoko monasterioko San Sebastian martiriaren elizan lurperatu zuten.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. El último amor del emperador, Bárbara Blomberg (1527-1597). 2011-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) admin2107. (2021-04-09). El descanso eterno de Bárbara Blomberg en Escalante. (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  3. a b c d e f g Real Asociación Española de Cronistas Oficiales. Conocemos el rostro de Bárbara Blomberg Loham, madre de Don Juan de Austria, Jeromín de Leganés.. .
  4. a b c d e Emilio Lozano Mateos. (1968). Noticias documentales sobre Bárbara Blomberg.. .
  5. Antonius Lux (Hrsg.): Große Frauen der Weltgeschichte. 1000 Biographien in Wort und Bild. Sebastian Lux Verlag, München 1963, S. 69.
  6. masmasculino.com. Un viudo y una jovencita que sabía cantar y reírse.. .
  7. El Diario Montañés. (26 de diciembre de 2007). Bárbara Blomberg, invitada de honor. .

Bibliografia aldatu

  • Victor von Kraus: Blomberg, Barbara en: Allgemeine Deutsche Biographie (ADB). 2. band. Duncker & Humblot, Leipzig, 1875. or. 718.
  • Martia A. Panzer: Barbara Blomberg. Bürgerstochter und Kaisergeliebte (1995). Pustet, Regensburg.

Kanpo estekak aldatu