Banteay Srei edo Banteay Srey (khmereraz: ប្រាសាទបន្ទាយស្រី) Kanbodian dagoen X. mendeko tenplu bat da, Shiva jainko hinduari eskainia. Angkor gunean dago, Phnom Dei muinotik gertu, antzina, Erdi Aroko hiriburu izan ziren Yasodharapura eta Angkor Thomenak izan ziren tenplu multzo nagusitik 25 kilometro ipar-ekialdera. Banteay Srei, nagusiki, hareharri gorriz eraikia da, berez, harresietan taila landu eta apaingarriak ahalbidetzen duten baliabideaz: tailak oraindik ikus daitezke. Eraikinak, berez, eskalan eginiko miniaturak dira, oso ez ohikoa, Angkorreko eraikinen estandarrarekin alderatuz gero. Faktore horiek tenplua oso ezagun bihurtu dute turisten artean, eta luze-zabal osoan bitxi preziatu edo khmer artearen bitxia bezala laudatua izatera eraman du.

Banteay Srei
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Angkor
Kokapena
Estatu burujabe Kanbodia
Province of CambodiaSiem Reap Province
District of CambodiaSiem Reap Municipality
List of cities in CambodiaSiem Reap
Koordenatuak13°35′56″N 103°57′46″E / 13.598883°N 103.962851°E / 13.598883; 103.962851
Map
Historia eta erabilera
Irekiera967
Erlijioahinduismoa
Arkitektura
ArkitektoaRajendravarman II (en) Itzuli
Azalera2.000 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia668-003
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Tenplua, multzoko guztietatik, emakumeek eraiki zuten bakarra da, X. mendearen amaieran, eta, berari buruz, ziur aski, guztietatik ederrena dela diote. Eraikitzeko, hareharri gorrixka bat aukeratu zen, eta gainontzekoak baino tenplu txikiagoa den, inongo zalantzarik gabe, ezinbestean bisitatu beharrekoa da Angkorrera iritsitakoan. Bere erliebe eta eskulturak, xehetasun ñimiñoeneraino landuta daude eta, haren harresien artean, bikain kontserbatutako hiru dimentsioko irudiak dauzka.

Khmer arte klasikoaren maisulan gailentzat hartzen da, eta zenbait barrutiz osatuta dago: haien aurrealdeetan, elezahar sakratuen atalak irudikatzen dituzten erliebe narratiboak daudee.

Kanpo estekak aldatu