Banana baten dosi baliokide

Banana baten dosi baliokidea (ingelesez: Banana Equivalent Dose edo BED) banana bakarra irenstean jasotako erradiazio-dosia da[1][2]. Energia nuklearraren defendatzaileek noizbehinka erabiltzen duten kontzeptu bat da, banana arrunt batek sortutako erradiazioarekiko esposizioa konparatuz erradiazioaren arriskuen ideia bat emateko.

Banana bat, potasio erradioaktiboaren iturri naturala.

Elikagai asko erradioaktiboak dira berez, eta bananak bereziki, potasioan aberatsak direlako. Potasioak % 0,0117 potasio-40 (K-40 isotopoa) du, eta erradioaktiboa da. Instalazio nuklearren erradiazio-ihesak oso unitate txikietan neurtzen dira (ohikoa da becquereletan egitea). Arrazoi horien ondoriozko banana baten dosi baliokidearekiko esposizioa alderatuz gero, benetako arriskuen ebaluazio errealistagoa lor daiteke.

150 gramo inguruko banana arrunt batean 600 mg potasio daude [396 mg 100 gramo bakoitzeko], 0,070 mg potasio erradioaktibo dituena - 18,5 becquerel. Banana arruntaren batez besteko profil erradiologikoa, beraz, 120,37 becquerel da kilogramoko. 365 platanoren dosi baliokidea (egunean bat urtebetean) 0,036 mSv-koa da urtebetean. Konparazioz, Lurreko erradiazio naturala 2,4 mSv-koa da urtean[3], eta, beraz, Lur planetan urtebetez bizitzeak erradiazio-xurgapen bat adierazten du, egunean platano bat urtebetez jatea baino 60 aldiz handiagoa.

Bananak "material erradioaktibo legitimotzat" hartzen dira, izan ere, zeramika eta katuentzako harea bezalako merkantziekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako portuetan eta aduanetan erabiltzen diren erradiazio sentsoreetan alarma faltsuak saltarazteko bezain erradioaktiboak dira, material nuklearraren balizko kontrabandoa detektatzeko erabiltzen direnak[4].

Three Mile Islandeko alderaketaAldatu

Three Mile Island energia nuklearreko plantaren istripuaren ondoren, Estatu Batuetako Batzorde Arautzaile Nuklearrak (NRC) iodo erradioaktiboa detektatu zuen tokiko esnean, 0,74 becquerel/litroko mailan; banana soil bat hartzeagatik har genezakeena baino askoz dosi txikiagoa. Beraz, 350 cl esne arinki erradioaktiboko edalontzi batek 1/75 BED inguru izango lituzke (banana baliokidea).

Alderaketa honen puntu ahul bat, iodo erradiaktiboa, potasioarekin alderatuta, gamma/beta erradiazio igorle handi bat dela da. Gainera, giza gorputzak tiroide guruinean iodo kantitate esanguratsuak ere biltzen ditu, potasioa (giza biologiarako funtsezkoa den arren), bere zatirik handienean, disolbatuta dagoen bitartean; beraz, bioakumulazio konbinazioak eta gamma erradiazio ionizatzailearen barneratze ahalmen handiagoak, gizakientzat, potasio kopuru baliokide bat baino arrisku esanguratsuagoa bihurtzen dute iodo-131.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Environmental Health & Safety» University of Nevada, Reno (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  2. (Ingelesez) «banana dose» Physical Insights (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-02-05 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  4. «Nuclear Detection System | Detection Devices for Nuclear and Radiological Materials | NTI» www.nti.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekakAldatu