Banbu

Bambuseae» orritik birbideratua)

Banbua (Bambuseae) Asia, Amerika, Afrika eta Ozeaniako landare leinu bat da, gariaren familia berekoa. Klima tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi daitezke. Europan ez da ezagutzen espezie endemikorik, nahiz eta badauden espezie fosilak. Kanabera mota bat da, zurtoin zuzen eta luzea duena; zurtoinaren adabegietatik adar ugari ernetzen dira. Hostoak lantza itxurakoak ditu eta banbu mota batzuen fruitua laboreen antzekoa da. Gehienetan, banbuak taldeetan hazten dira, errizoma bakar batetik. Mota askotako banbuak daude, 700dik gora; gehienak tropiko aldekoak dira, baina badira leku hotzetan hazten direnak ere. Banbu arruntak (Bambusa arundinaria) 20 m-tik gora neurtzen du eta 20 cm-ko diametroa izaten du. Miozenotik bizi dira.

Banbu
Miozeno-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
SubfamiliaBambusoideae
Leinua Bambuseae
Azpitribuak
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbanbu

Banbu hitza Malaysiako onomatopeia bat da eta XVI. mendetik ezagutzen da Europan. Euren gogortasuna dela eta oso erabiliak dira eraikuntzan, arina eta sendoa baita. Lehengai nagusia da Ekialdeko herrialde askotan. Etxegintzaz gainera, oso erabilia da eta baita altzariak, armak, musika tresnak, ontzitxoak eta beste hainbat gauza egiteko ere. Hostoak tearen kaxak biltzeko erabiltzen dira eta azala papera egiteko egokia da. Adabegietatik azukrearen moduko gaia ateratzen da. Zenbait banbu motaren zurtoin gazteak jan egiten dituzte Txinan eta Japonian.

Generoak aldatu

Erreferentziak aldatu