Bakailao arrautzopila (Hego Euskal Herrian bakailao tortilla eta Ipar Euskal Herrian bakailao moleta ere deitua), bakailaoa, arrautza irabiatuz eta gurin edo olioz zartagin batean prestatutako jaki bat da.

Bakailao arrautzopil
egg dish (en) Itzuli eta arrain plater
Sagardotegietan ohiko platera da hau.

Euskal Herrian sagardotegi menuko plater nagusietako bat da.

Osagaiak aldatu

Errezeta aldatu

Badira egiteko modu desberdinak. Hau izan daiteke klasikoena: Bakailoa 24 orduz beratzen uzten da. Ondoren, papurtu iturri azpian. Mamia pasa ur freskotik eta xukatu, bizpahirutan. Ebaki xehe-xehe tipula koxkor bat, bi baratxuri eta piper berde bat; erregosi su eztian baxoerdi bat oliotan, estalita. Gordintasuna galdu duenean, erantsi arraina. Nahasi, tarteka. Irabiatu bost arrautza (bat lagun bakoitza eta beste bat paderarentzat). Erantsi perrexil xehatua. Bota paderara, nahasi eta bildu tortila, zukutsua ager dadin.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Ja(ki)teaz, urtarrila, 01 zenbakia, Berria.

Kanpo estekak aldatu