Baionako apaiztegia

Baionako apaizgaitegia» orritik birbideratua)

Baionako apaiztegia Lapurdiko hiriburuko apaiztegi katolikoa da. 1722an lehendabizikoz sortu zutenetik hainbat ezarpen izan ditu.

Historia aldatu

1722an errege-patente bati esker Baionako elizbarrutiaren apaiztegia sortu zuten. André Dreuillet apezpikuak dohaintza-emaileek emandako eremua kristau-ikasbideko anaien eskuetan utzi zuen.[1]. Frantziar Iraultza zela eta, apaiztegia itxi eta ospitale bilakatu zen. 1801eko konkordatuari esker apaiztegia berrireki eta 1906an Hirugarren Errepublikako agintariek konfiskatu arte martxan izan zen.[1]. Gabadiko apaizak organo handia erosi eta 1914an Angeluko Santa Maria elizari eman zion. Antzinako apaiztegia familia txiroen bizileku bilakatu zen eta 1950eko hamarkadan eraitsi zuten.[2].

François-Xavier-Marie-Jules Gieure gotzainak 1906an apaiztegi berri bat eraikitzea erabaki eta 1914ko martxoaren 2an lehenengo harria jarri zuen[3] (San Leonen jaialdian[4]). Eraikina Marracqen zegoen, antzinako apaiztegitik gertu. Eraikinaren arkitektoa Albert Saint-Vanne baionarra izan zen eta U itxurako eraikina diseinatu zuen.[5] 1919ko maiatzaren 11n ireki[2] eta laster izan zuen apaizgai asko (1950ean 854 apaizgai zituen[6]). Alemaniar okupazioaren garaian, 1940 eta 1944 artean, eraikina konfiskatu zuten. 1960ko hamarkadan, Laos eta Vietnamdik ailegaturiko apaigaiak izan zituen. Kontzilio osteko krisialdia zela eta, 1973an ateak itxi eta Udalak arte-kontserbatorio bilakatu zuen.[2]. Apaizgaiak beste lekuetan bizi ziren eta, bertoko elizbarrutiakoak ez ezik, Akizeko elizbarrutiakoak ere bertan izan ziren. Pierre Molères apezpikuak 2005ean bokazioen gainbeheragatik apaiztegia ixtea erabaki zuen. Gieure gotzainaren antzinako apaiztegia egun Baionako Arte-Hiria[2] eta antzinako kapera, Mauméjeanen beirateak zituena, Daniel-Dechico auditorioa bilakatu ziren.

Marc Aillet apezpikuak 2008an hurrengo urterako klase propedeutiko bat ezartzea erabaki eta 2010eko irailean San Amandoren parrokiaren geletan bost ikasle hasi ziren. 2011n Espace Cestac izeneko proiektua bultzatu zuen kaputxinoek[6] Légion tchèque etorbidearen 50. eraikinean duten komentuan.[7] Bertan hitzaldi-gelak ez ezik, elizbarrutiko liburutegia ere ezarri zituen (45.000 liburu eta 6.000 agiri dituena[8]). 2013an hogei bat ikasle zituen[9] eta 2016ko urriaren 1ean Jean Rene Etxegarai alkateak inauguratu zuen.[3]. Ikastaroak sei urtekoak dira: bi filosofiakoak, beste bi praktikoak eta azkenak teologiakoak.

Zuzendariak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.