Baglietto (abizena)
Baglietto Euskal Herrian hedaturik dagoen italiar jatorriko abizen bat da.
Espainiara ailegatzea
aldatuBaglietto familiako zenbait kidek Genovako Errepublikatik Espainiara migratu zuten XVIII. mende amaieran, Madril eta Murtzia artean bizimodua eginez; lehen belaunaldi hauetako kideak izan ziren Santiago Baglietto (Genova, 1781)[1] eta haren seme Leoncio (Murtzia, 1820)[2] biak ala biak eskultore ospetsuak.
Euskal Herrira ailegatzea
aldatuFamiliaren adar bat Bizkaia ingurura etorri zen, Lanestosa eta Limpias artean kokatuz. Haietako bat, Mariano Baglietto Hermoso (Limpias, 1864), Pepita Ordoñana Arreserekin (Lanestosa, 1869) ezkondu zen. Pepita herriko maisuaren alaba zen, arabar jatorriko familiakoa.[3] Eibarrera ezkondutako ahizpa zuen, Antolina; eta han lan gehiago zegoela eta, bikotea hara aldatu zen 1920ko hamarkadan.[4] Marianok eta Pepitak 8 haur izan zituzten: Angelita, Clotilde, Joaquin, Jesus, Jose, Emilio, Mariano eta Santiago.[4] Seme-alabek ogibide desberdinetan jardun zuten, baina Jesusen ekimenez, 6 mutilek pintura eta etxeen dekorazio enpresa bat osatu zuten: "Casa Baglietto".[3] Senideek ondorengo ugari izan zituzten; gaur egunean Eibarren abizen honek duen hedapen handiaren jatorria izanik.[5]
Lerro ideologikoak
aldatuEspainiako II. Errepublikaren garaian, Baglietto familiako kideak karlismoarekin lerrokatuak zeuden, arrazoi horregatik 1936ko Gerra Zibilean batzuek Erreketearekin borrokara joan ziren,[3] eta beste batzuk atxilotu zituzten.[6] Halere, gerraostean, haien sinismen erlijiosoaren eraginez, beste aldean borrokatutako ezagunen alde atera ziren behin baino gehiagotan, erbesteratuak eta presoak herrira itzultzeko berme gisa aurkeztuz. Gerora, familiaren baitan joera politiko desberdinak agertu ziren, espainiar zein euskal ideologia abertzale kontrajarriak barne.[3]
Baglietto leinuko kideak
aldatu- Ramon Baglietto Martinez - San Vicente, UCDko kidea, 1980ean ETAk eraila,[6] Jesus Baglietto Ordoñanaren semea.[7]
- Eugenio Etxebeste Arizkuren, ETAko kidea. Angelita Baglietto Ordoñanaren biloba.[7]
- Ainhoa Baglietto abokatua,[8] Mariano Baglietto Hermosoren birbiloba.[3]
- Ylenia Baglietto, aktorea.
- Javier Baglietto Arrizabalaga (Eibar, 1938). Alfako langilea, 60 hamarkadan sindikalismoan eta Langile Komisioen antolakuntzan parte hartutakoa. 1968an horrexegatik bi bider atxilotua: lehendabizi urtarrilean, eta gero abuztuko salbuespen egoeran; bigarren aldi horretan, gainera, Cumbres de San Bartoloméra (Huelva) erbesteratu zuten.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Santiago Baglietto y Guierra | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ «SEMBLANZAS... LEONCIO BAGLIETTO» www.lahornacina.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ a b c d e Mari., Baglietto, Pedro. (1999). Un grito de paz : autobiografía póstuma de una víctima de ETA. Espasa-Calpe ISBN 84-239-7794-3. PMC 42753929. (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ a b Zulaica, M. A.. (1992). Y... llegan a Eibar los "Baglietto". Revista Eibar.
- ↑ Maria José Baglietto kom. pers. 2021-II-13.
- ↑ a b «Ramón Baglietto Martínez» www.fpev.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ a b «Pagina nueva 1» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ «Ainhoa Baglietto, abokatua: “Torturak eta preso eta iheslarien eskubide urraketak salatu izana ordaintzen dugu”» etakitto.eus 2019-09-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
- ↑ 1982-, Buces Cabello, Javier,. 1968, Gipúzkoa en estado de excepción. ISBN 978-84-17713-00-3. PMC 1111653337. (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).