Bacardí
Bacardí 1862an Facundo Bacardí kataluniarrak Kubako Santiagon sortutako edari alkoholdunen konpainia bat da. Enpresa honen nazioarteko egoitza Bermudan dago, baina Mexiko, Miami eta Puerto Ricon ere bulegoak baditu.
Bacardí | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa eta alcohol brand (en) |
Jarduera sektorea | beverage industry (en) |
Herrialdea | Bermuda |
Jarduera | |
Kidetza | Digital Preservation Coalition |
Enplegatuak | 6.001 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | private company limited by shares (en) |
Zeren jabe | Aultmore distillery (en) |
Historia | |
Sorrera | 1862 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Santiago |
webgune ofiziala |
Kubako Iraultzaren ondoren, konpainiak Puerto Ricora eraman zituen bere operazioak. Munduko ron destilategirik handiena du Cataño Puerto Ricon, San Juandik gertu. Operazio gehienak oraindik Puerto Ricon egiten diren arren, korporazioaren bulego nagusiak (eta egoitza soziala) Bermudetan kokatzen dira. Bacardi Limited izenpean erregistratua, Mexikon ekoizpen-planta bat du.
Familia-korporazioa eta korporazio pribatua izaten jarraitzen du. 2004an 3300 milioi dolarreko irabaziak izan zituen. 1992an Martini & Rossi italiarra erosi zuen eta 2005ean "Ron Bacardí" munduko bigarren espiritutsu salduena izan zen. Ron famatuaz gain, Eristoff vodkak, Dewar's whiskya eta Bombay Sapphire ginebra markak ditu, besteak beste.
Produktuak
aldatu- Bacardi Maestro
- Bacardi Black
- Bacardi Softdark
- Bacardi Oakdark
- Bacardi Blanco
- Bacardi Elixir
- Bacardi Solera
- Bacardi Gran Reserva
- Bacardi Breezer
- Bacardi Superior
- Bacardi Cuba Libre
- Bacardi Oro
- Bacardi 101
- Bacardi 151
- Bacardi Añejo
- Bacardi 8
- Bacardi Reserva Limitada
- Bacardi Big Apple - sagarra
- Bacardi Cóco
- Bacardi Razz - mugurdia
- Bacardi O - laranja
- Bacardi Limón
- Bacardi Grand Melon - meloia
- Bacardi Vanilla
- Bacardi Peach - mertxika
- Bacardi Mojito
- Bacardi silver
- Bacardi Dragonberry - (marrubia)
- Bacardi Oakheart - espeziak eta eztia
- Bacardi Extra Seco