Babe Zaharias

Babe Didrikson» orritik birbideratua)

Mildred Ella "Babe" Zaharias (Port Arthur, Texas, 1911ko ekainaren 26a - Galveston, Texas, 1956ko irailaren 27a), ezkondu aurreko izenez Mildred Ella Didriksen, estatubatuar kirolari bat izan zen, historiako kirolaririk balioanitzekoetakotzat hartua. Golfa, saskibaloia, beisbola eta atletismoa bezalako kiroletan nabarmendu zen. Gaztetan, Brooklyn Dodgers gizonezkoen beisbol taldean jokatu zuen, non Babe ezizena eman zioten.

Babe Zaharias

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMildred Ella Didrikson
JaiotzaPort Arthur (Texas)1911ko ekainaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaGalveston1956ko irailaren 27a (45 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Beaumont (Texas)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)George Zaharias
Hezkuntza
HeziketaBeaumont High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, xabalinaria, autobiografialaria, golf-jokalaria, tenislaria, beisbol jokalaria, igerilaria, jauzilaria eta gorako jauzilaria
Pisua62 kilogramo
Altuera169 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14558824 Olympic.org: mildred-didrikson Find a Grave: 1139 Edit the value on Wikidata

Hogeita bat urte zituela, 1932ko Los Angelesko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Mildredek atletismoko bost probatan parte hartu nahi izan zuen arren, garai hartako arauen arabera, hirutan bakarrik parte hartu ahal izan zuen, xabalina jaurtiketa, 80 metro hesiak eta altuera jauzian. Hiru probatan lortu zuen domina: Urrezkoa lehenengo bietan, eta zilarrezkoa azkenengoan. 80 metro hesiko proban, gainera, munduko errekorra egin zuen. Altuera jauziko finala, oso eztabaidagarria izan zen, bere taldekide zen Jean Shileyrekin berdindu zuen arren, epaileek, urrezko domina, Jeani ematea erabaki baitzuten, eta, beraz, Mildred zilarrarekin geratu zen.

Erronka berriak bilatuz, 1935ean golfa deskubritu zuen. Handik gutxira, nazioko golfari hoberenekin neurtu ahal izan zituen bere indarrak. 1938an, Los Angeleseko Irekian parte hartu zuen, gizonentzako proba zena. Bere entrenatzailea George Zaharias zen, borrokalari profesional eta kirol eragile ezagun bat, eta urte horretan Mildredekin ezkondu zen. 1942an, jokalari amateur maila lortu zuen, eta 1947an profesionalarena. Profesional bezala, emakumezkoen AEBetako irekia hiru aldiz irabazi zuen, eta Eskoziako Gullane herrian amateurren Txapelketa britainiarra irabazi zuen lehen golfari estatubatuarra izan zen. Zaharias, Golf Mundialaren Ospearen Aretoan, 1951n inskribatua izan zen. 1956an irabazi zuen azkeneko aldiz AEBetako irekia, eta, handik gutxira, minbizi baten ondorioz hil zen.

Lortutako sari nagusiak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urrea 1932ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) 80 m hesiak
Urrea 1932ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) Xabalina jaurtiketa
Zilarra 1932ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) Gorako jauzia

Kanpo loturak aldatu


Aurrekoa
Ez dago
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa
1932ko Udako Olinpiar Jokoak
Ondorengoa
Tilly Fleischer