Ireki menu nagusia

Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa

BGBK» orritik birbideratua)

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa (BGBK) arnas gaixotasun kronikorik ohikoena eta zabalduena da mundu mailan. Ondorioak lan eta osasun arloan eta ekonomikoak oso nabarmenak dira.

Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa
Centrilobular emphysema 865 lores.jpg
Deskribapena
Mota obstructive lung diseasea Itzuli
Espezialitatea pneumologia
Arrazoia(k) smokinga Itzuli
Asoziazio genetikoa CHRNA3 Itzuli, FAM13A Itzuli, RIN3 Itzuli, FAM19A2 Itzuli, SCLT1 Itzuli, TGFB2 Itzuli, SCGB1A1 Itzuli, ASRGL1 Itzuli, ATP2C2 Itzuli, ANXA11 Itzuli, HLA-C Itzuli, SFTPD Itzuli, PSORS1C1 Itzuli, JAKMIP3 Itzuli, P2RX7 Itzuli, EYA1 Itzuli, HYDIN Itzuli, RNF150 Itzuli, CDYL Itzuli, ANXA5 Itzuli, PLCE1 Itzuli eta FTO Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak Klenbuterol, indacaterol maleate Itzuli, fluticasone furoate Itzuli, ambroxol Itzuli, indacaterol Itzuli, glycopyrrolate Itzuli, Formoterol, erdosteine Itzuli, bambuterol Itzuli, carbocysteine Itzuli eta etofylline Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK J44.9
GNS-9-MK 496 eta 490-496.99
GNS-9 490, 492, 494 eta 496
OMIM 606963 eta 606963
DiseasesDB 2672
MedlinePlus 000091
eMedicine 000091
MeSH D029424
Disease Ontology ID DOID:3083 eta DOID:3083

Definizioz, eragozpen iraunkorra eta motelki aurrera egiten duena da, arnas bideetako fluxuaren murrizketak eraginda. Eragilerik garrantzitsuena tabakismoa da.

Ingelesez "COPD", frantsesez "MPOC" edo "BPOC" eta gaztelaniaz "EPOC" edo "OCFA".

Klasikoki bi mota deskribatu dute, enfisema eta bronkitis kronikoa (B.K.), biak nahastuta ager daitezkeen arren.

EpidemiologiaAldatu

Estatu espainiarrean 40 urtetik gorako pertsonen %9ak eta 65 urtetik gorakoen %20ak eritasun hau pairatzen dutela kalkulatzen da.

Halaber, Lehen Mailako medikuntzaren kontsulten %10-12a, Neumologiarenen %35-40a, lanerako ezintsaun iraunkorren %35a eta ospitaleko sartzeen %7a eragiten du estatu osoan.

Heriotzaren laugarren eragile nagusia da orotan (33 hildako/100.000 biztanle/urte).

Eragileen artean, tabakismoa da nagusia, esan bezala. Hala ere, haizearen kutsadura, hainbat sustantzia toxiko eta alfa-1-antitripsina izeneko entzimaren gabezia (enfiseman) kontuan hartu beharrekoak dira ere bai.

SintomakAldatu

Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta.

Enfisema jasaten duten gaixoek maizago kontatzen dute arnasestua eztula edo espektorazioa baino.

ZeinuakAldatu

Miaketa fisikoan, klasikoki deskribatu dira B.K.-ren pazienteak "blue bloater" ingelesezko hitzekin, "urdin puztua" esan nahi duena, zianosi eta loditasunagatik. Paziente hauek normalean itxuraz baxuak eta lodiak dira.

Enfisemadunak aldiz "pink puffer" edo "putzegile arrosak" dira.

Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.

DiagnostikoaAldatu

Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

1. BGBK arina: FEV1 %60-80a.

2. BGBK ertaina: FEV1 %40-60a.

3. BGBK larria: FEV1 <%40a.

Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean, enfisemadun batzuengan berezko patroiak ikusten diren arren.

Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan, batez ere B.K. dutenen artean.

GOLDAldatu

GOLD edo Global initiative for chronic Obstructive Lung Disease mundu mailan adostatutako arauak dira diagnostiko eta tratamenduari buruzkoak.

TratamenduaAldatu

Kanpo loturakAldatu